Dnipropetrovskeko oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Dnipropetrovskeko oblasta
Дніпропетровська область

bandera
Bandera
armarria
Map of Ukraine political simple Oblast Dnipropetrowsk.png
Herrialdea UkrainaUkraina
Hiriburua Dnipropetrovsk
Eremua 31.914 km²
Biztanleria 3.400.689 (2008)
Dentsitatea 106,5 bizt / km²
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
www.adm.dp.gov.ua

Dnipropetrovskeko oblasta (ukraineraz: Дніпропетровська область) Ukrainako erdialdeko probintzia bat da, eta nazioko gune industrializatuena. 31.914 km²ko azalera du[1] eta 2008an 3.400.689 biztanle zituen[2]. Dnipropetrovsk da oblast honetako zentro administratiboa.

Eduki-taula

[aldatu] Hiri nagusiak

Dnipropetrovskeko oblasteko hiri nagusiak hauek dira (2005eko populazioa)[3]

[aldatu] Probintziaren antolamendua

Administrazioari eta jendegune motari erreparatuta, oblasta horrela dago antolaturik:

  • Zentro administratiboa - 1 (Dnipropetrovsk)
  • Raion edo barrutiak — 22
  • Herriak — 1438
  • Hiriak — 66
  • Silradak edo selsoviet direlakoak (barrutien barruan maila txikiagoko nekazari-herrixkak) — 288.
Dnipropetrovskeko oblasta: ikuspegi xehea.

[aldatu] Giza geografia

2008an 3.400.689 bizilagun ziren, Ukrainako populazio osoaren %7,3. 2001eko erroldak emandako informazioaren arabera hauek ziren oblast honek biltzen zituen talde etnikoak:[4]:

  • Ukrainarrak- % 79.3
  • Errusiarrak- % 17.6
  • Bielorrusiarrak- % 0.8
  • Juduak- %0.4
  • Armeniarrak- % 0.3
  • Azeriarrak- % 0.2
  • Moldaviarrak- % 0.12
  • Ijitoak- % 0.11%,
  • Tartariarrak- % 0.11
  • Germaniarrak- % 0.11
  • Beste baztuk- % 0.95

Eta ama hizkuntzaren arabera:

[aldatu] Ekonomia

Industriak du garrantzi handien Dnipropetrovskeko oblastaren ekonomian. Ukrainako industria-ekoizpenaren % 16,9k du jatorri probintzia honetan, eta 473.000 behargin ari dira lanean sektore horretan.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. Dnepropetrovsk oblast Ukrainetrek.com
  2. Dnipropetrovs'ka World-gazetteer.com
  3. Dnipropetrovskeko oblasteko hiriak World-gazetteer.com
  4. 2001eko erroldaren emaitzak State Statistics Committee of Ukraine

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak