Dordoina (ibaia)
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | Frantzia | |||||
| Luzera | 490 km | |||||
| Arroa | 23.870 km² | |||||
| Emaria | 450 m³/s | |||||
| Iturburua | Erdialdeko Mendigunea | |||||
| Ibai ahoa | Garona | |||||
Dordoina[1] (frantsesez: Dordogne, okzitanieraz: Dordonha) Frantziako hego-mendebaldeko ibaia da, herrialdeko luzeenen artean dagoena.
Puy de Sancy (1.886 m) mendian sortzen da, Erdialdeko Mendigunean, eta Auvernia, Limousin, Erdialdeko Pirinioak eta Akitaniako eskualdeak igarotzen ditu. Zehazki, Puy-de-Dôme, Cantal, Corrèze, Lot eta Dordoinako departamenduak zeharkatzen ditu mendebaldetik ekialdera, Girondan, Bordeleko iparraldean, Garonaren ahoan bat egin baino lehen.