Eckhart maisua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eckhart von Hochheim, ezagunagoa Eckhart maisua (alemanieraz Meister Eckhart) izenaz, (Hochheim, Turingia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1260 - Avignon, Frantzia, 1328ko apirilaren 30a) alemaniar teologo mistikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Unibertsitateko irakasle izan ondoren (1300), Saxoniako (1304) eta Bohemiako (1307) domingotarren abadeen buru izan zen. Rhin aldeko mugimendu mistikoa bultzatu zuen. 1326. urtean, Koloniako artzapezpikuak auzitara eraman zuen, Pseudo-Dionisiori hartu zizkion zenbait doktrina neoplatoniko zirela eta.

Ez zuen libururik idatzi, baina haren jarraitzaileek zabaldu zuten bere doktrina: arimak Jainkoaren esentzia nola bilatzen duen, eta izakien sorreraren auzia izan ziren, berak sakondu zituen gaiak. Joan XXII.a Aita Santuak gaitzetsi zituen teoria haiek (1329).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eckhart maisua Aldatu lotura Wikidatan