Bonifazio VIII.a
| Bonifazio VIII.a Bonifacius PP. VIII |
|
![]() |
|
|
|
|
|---|---|
| 1294 – 1303 | |
| Aurrekoa | Zelestino V.a |
| Ondorengoa | Benedikto XI.a |
| Jaiotzezko izena | Benedetto Gaetani |
|
|
|
| Jaiotza | 1235 inguru Anagni, Aita Santuen Lurraldea |
| Heriotza | 1303ko urriaren 11a Erroma, Aita Santuen Lurraldea |
| Erlijioa | Eliza Katoliko Erromatarra |
Bonifazio VIII.a[1] —jaiotza izena: Benedetto Gaetani— (Anagni, 1235 inguru - † Erroma, 1303ko urriaren 11a) Eliza Katolikoaren 193. Aita Santua izan zen 1294 eta 1303 urteen bitartean. Dantek, Divina Commedia bere liburuan, infernuan kokatzen du simonia egiteagatik.
Ospe handiko jakituna, 1281. urtean kardinal izendatu zuten. Zelestino V.a kargua uztera behartu zuen. Azken muturrera eraman nahi izan zuen aita santuaren nagusigo espirituala eta materiala, baina Filipe IV.a Ederraren politika «sekularra» izan zuen oztopo. Erregeak eliz jendearen gaineko zerga gehitu nahi izan zuen (1297), baita Erromarako zen zilarraren irteera galarazi ere. Geroago, barealdi baten ondoan (Luis IX.aren kanonizazioa 1297an, Erromako lehen jubileua), Bernard Saisset Pamierseko apezpikuaren aurkako auziak (1301) bi aldeetako legegileen eta teologoen arteko eztabaida bizia eragin zuen. Ondorioz, Frantziako apezpikuen sinodoa egin zen Erroman; Unam sanctam (1302) buldaren aldarrikapena egin zuen Gaetani aita santuak (Aita santuaren nagusigoaren berrespena munduko beste errege guztien gainetik) eta Filipe Ederra eskumikatu (1303). Azkenik, 1303ko irailean Guillaume de Nogaretek eta Sciarra Colonnak torturatu egin zuten aita santua Anagnin, eta handik hilabetera hil zen.[2]
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau Italiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
