Elburz

Wikipedia(e)tik
Elburz mendiak» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Damavand mendia Elburzen

Elburz[1] (persieraz البرز) Iran iparraldeko mendilerro bat da, Armeniako mugatik Kaspiar Itsasoraino hedatzen dena eta Turkmenistan eta Afganistango mugetan amaitzen dena. Ekialde Ertaineko tontorrik garaiena dago bertan, Damavand mendia, 5.607 metroko garaiera duena.

Elburz mendiek, Kaspiar Itsasoa eta Qazvin-Teherango goi ordokiaren artean hesi bat eratzen dute. 60 kilometroko zabalera eta 130 kilometroko luzera dute, eta Goi Devoniarretik Oligozenoraino datatuak dauden sail sedimentarioez osatua dago, nagusiki, granito gune baten gainean dauden jurasikoko kareharriak.

Interes guneen artean, Erdi Aroko Alamut gotorlekua eta zenbait eski estazio daude, horietako batzuk, munduko hoberenetzat hartzen direlarik, Dizin, Tochal, Shemshak eta Darbandsar kasu.

Mendilerro hau, ez da Elbrus mendiarekin nahastu behar, Kaukason dagoena, honen izena ere, Avestako Hara Bərəzaitī mendi mitikotik eratorria dena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Elburz Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]