Erich Fromm

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erich Fromm (Frankfurt am Main, Alemania, 1900 - Muralto, Suitza, 1980) Estatu Batuetako psikoanalista eta filosofoa izan zen, alemaniarra jatorriz.

Eduki-taula

Biografia [aldatu]

1934ean Estatu Batuetara emigratu zuen, Alemania nazitik ihes, eta Ameriketan moldatu zuen bere obra.

Freuden ikasle izan zen, baina, hark ez bezala, pertsona biologiaren emaitza izateaz gainera, gizartearena ere bazela uste zuen. Frommek psikologiaren eta gizartearen psikoanalisiaren printzipioen bidez kultura-arazoei irtenbidea emanez, Frommek uste zuen gizadia gai izango litzatekeela psikologikoki gizarte osasuntsu bat eratzeko.

Idazlanak [aldatu]

Idatzi zituen lan ugarien artean (Freuden teoriari, erlijioari, marxismoari buruzkoak), The Art Of Loving (1956, Maitatzearen artea) eta Escape form Freedom (1941, Askatasunaren beldurra) dira ezagunenak.

Kanpo loturak [aldatu]

Wikiesanak
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Erich Fromm
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Erich Fromm


Erreferentziak [aldatu]