Erregeren bostena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Potosiko zilarrezko erreala

Erregen bostena zerga bat zen, errege edo erreginari bere mendekoek ordaintzen ziotena harrapakin bat harrapatutakoan edo altxor bat aurkitutakoan. Harrapatutakoaren edo aurkitutakoaren bostena (% 20) zen.

Bereziki, Erregeren bostena izena Gaztelako koroak 1504an ezarritako % 20ko zerga aipatzeko erabiltzen da. Zerga hura meatzeetatik ateratako metal bitxiei —batez ere urreari eta zilarrari— ezarri zitzaien, bai eta beste salgai batzuei ere, Espainiar Inperioaren menpeko Ameriketako lurretan.

Zergaren zenbatekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerga honen zenbatekoa, hasiera batean, bere kolonietan lortutako metal edo bitxi aberastasuneko ehuneko hogeia zen, Habsburgo etxearen erorketa eta espainiar tronura Borbon etxearen iritsierarekin, aldaketa batzuk abian jartzen dira meatzaritza ekoizpena berrabiatu eta bultzatzeko, garai horietan krisian zegoena. Zergaren zenbatekoa jeitsi egiten da, ehuneko hamarrera (hamarrena), urteetan aurrera, ehuneko bost edo ehuneko zortzira, edo gutxiagora jeitsiko zena kolonizatzearen amaiera ingurura.

Zergaren norakoa eta forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerga hau administrazio kolonialak kobratzen zuen Errege Kutxak izeneko organismoaren bidez, monarkiaren eskuetara, metal preziatuzko barra eran iristen zen.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaiko espainiar ontzietan, Erregeren bostenaren ahal zen gehiena garraiatzeko, egon ziren artelanak, urre edo zilarrezko barratan bihurtzeko urtu zirenak, honela bere garraioa errazteko. Horregatik, urriak dira kolonaurreko garaietako metal horietako artelanak.

Artelan hauetako batzuk, Erregeren bostenetik libratu ziren, eta, aldi berean, urtuak izatetik, Indietan aberastu ziren konkistatzaile batzuk, euren ustez Lima eta beste hiri batzuetako euren jauregietarako politenak ziren artelanak mantendu izanagatik.

Urrezko eta zilarrezko beste atal batzuk, gaur egun ikus daitezke, hilobietan lurperatuta zeudelako eta beranduago aurkituak izan zirelako.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerga honen gaztelerazko izenak, Quinto Real, alegia, Nafarroako lurralde bati eman zion izena, gazteleraz, Quinto Real eta euskeraz Kintoa bezala ezaguna dena.