Eusebio Maria Azkue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eusebio Maria Azkue
Datu pertsonalak
Izen osoa Eusebio Maria de los Dolores Azkue Barrundia
Jaio 1813ko apirilaren 13a
Lekeitio (Bizkaia)
Hil 1873ko azaroaren 11
Lekeitio (Bizkaia)

Eusebio Maria de los Dolores Azkue Barrundia (Lekeitio, Bizkaia, 1813ko apirilaren 13a - Lekeitio, Bizkaia, 1873ko azaroaren 11) euskal idazlea izan zen. Resurrección María Azkueren aita izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Bilboko frantziskotarretan egin zituen lehen ikasketak.

Karlisten alde borrokatu zen lehen karlistaldian. Gerra amaituta, Marotoren hitzarmena ez baitzuen aintzat hartu, Ferrolera joan zen nautika ikasketak egitera. Pilotu gisa zenbait urtez itsasoan ibili eta gero, nautika irakasle aritu zen Bermeon, Mundakan eta azkenik Lekeition.

Matematikazale eta olerkaria zen, “poeta depurado, sin dejar de ser popular” (Villasante 1979, 272. or.).

Mundakan idatzi zituen poesia gehienak, 1860. urte inguruan.

Eusebioren poesiak Resurrección María semeak argitaratu zituen aita hil ondoren, Parnasorako bidea (1896) izenburupean. Mota guztietako olerkiak ditu: onerazpenekoak (deboziozkoak), ipuinak, iolasgarriak, kondairazkoak, irrigarriak, ziri-bertsoak (epigramak), pozgarriak eta benetakoak, semearen sailkapenaren arabera. Bertatik ezagutzen zuen euskaldunen bizitzaren alderdi desberdinak deskribatu ditu modu koloretsuz, epigrametan eta satiretan halako malizia kutsu bat erakusten duelarik.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Poesia

[aldatu] Bertsoa

[aldatu] Eusebio Maria Azkueri buruzko lanak

[aldatu] Kanpo loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak