Klemente X.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Klemente X.a[1] (Erroma, 1590eko uztailak 13-Erroma, 1676ko uztailak 22) Eliza Katolikoko 239. aita santua izan zen 1670 eta 1676 bitartean.

Jatorria eta prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaiotza izena Emilio Bonaventura Altieri zen. Lorenzo Altieri eta honen emazte Victoria Delphiniren semea izan zen. Lehena, mendeetan zehar kargurik altuenak izan zituen antzinako erromatar nobleziako familia batekoa zen, Colonnatarrekin zein Orsinitarrekin noiz behinka aliantzak ere izan zituena. Bigarrena, berriz, veneziar nobleziako dama eta Gentile Delphiniren arreba zen, azken hau Camerinoko gobernari eta gotzaina.

Irakasle pribatuekin eginiko bere lehen ikasketen ondoren, La Sapienza Erromako Unibertsitatean ikasi zuen, non zuzenbide zibil eta kanonikoan doktoretza lortu zuen 1611n.

Eliz karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1623an Poloniako nuntziatura apostolikoaren auditore izendatua izan zen, eta 1624ko apirilak 6an, Erroman, apaiz ordenatua, eta, jarraian, Vatikanoko Basilika Patriarkaleko teologia kanonigo izendatua izan zen.

Gotzaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1627ko azaroak 29an Camerinoko gotzain izendatua izan zen. 1633an Loretoko gobernari izendatua izan zen, eta 1636an Romaña guztikoa. 1641ean Erromako Markako gobernari izendatu zuten per modum provisionis. Urbano VIII.a aita santuak Ravenako lurraldea Po ibaiaren gainezkatzeetatik babesteko diseinatu ziren lanak eman zizkion, eta bere lanagatik sari bezala Aita Santuen Luralde guztien bisitari apostoliko izendatu zuen eta kardenal izendatzea ere nahi izan zuen, baina Emilio Altierik bere anaia Giambattistaren mesedetan uko egin zion.

1644an, Inozentzio X.a aita santuak nuntzio bezala bidali zuen Napolira, kargu honetan zortzi urte eman zituelarik. Garai honetan bakearen berrezarpena ziurtatzen zaio Masanielloren matxinadaren egun zurrunbilotsuen ondoren. 1655eko jabe gabeko Aulki Santuan zehar, Kolegio Kardenalizioko arduraduna izan zen Lonbardia baketzeko. 1657tik 1667 arte Gotzain eta Erregularren Kongregazioetako idazkaria izan zen, eta azken urte honetan Inkisizioko Unibertsal eta Erromatarreko Kongregazio Goreneko kontsultari, Aita Santuen Lurraldeetako superintendente eta Aita Santuaren cubiculietako prefektu izendatua izan zen. Camerinoko gotzain bezala dimititu zuen 1666an.

Kardenaltza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada 79 urte bete zituenean, 1669an, Klemente IX.a aita santuak kardenal izendatu zuen, baina aita santu honen bapateko heriotzak ez zuen soilik Klemente X.ari diakontza edo titulurik ematea eragotzi, baizik eta baita inbestitua izatea ere. Klemente IX.a aita santuak, Kolegio Sakratuko kide bihurtu zuenean "gure oinordekoa izango zara" esan ziola erregistratua dago.

Aitasantualdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klemente IX.aren hileta elizkizuna amaitu ondoren, 62 hautesle sartu ziren konklabean 1669ko abenduak 20an. Izendapena onartua izateko, irabazleak botoen bi herenak jaso behar zituen, hau da, 42 boto, baina lau hilabeteren ondoren, egoera ez aurrera ez atzera zegoen: Giannicólo Conti, S. Maria in Traspontina tituluko kardenala eta Anconako gotzaina zenak 22 boto jaso zituen, Giacomo Rospigliosik, S. Sisto tituludun kardenala eta Klemente IX.aren iloba zenak 30, Carlo Cerrik, S. Adrianoko kardenal diakonoak, 23.

Azkenean, kardenalek, oso antzinakoa zen metodoa erabiltzea adostu zuten, kardenal oso edadetu bat aukeratzea alegia, trantsizioko aita santu bezala. Altieri proposatu zuten, laurogei urteko kardenal bat, konklabea ospatu baino egun gutxi lehenago kardenal izendatua izan zen arren Elizaren zerbitzura denbora luzea zeramana. Altierik ez zuen aita santu izatea nahi, baina gehiengoa lortu zuen azkenean 1670eko apirilak 29an. Bere kexuak kexu (bere erresistentziaren ondorioz ohetik atera behar izan zutela esaten da), hurrengo maiatzak 11n S. Maria in Via Latako kardenal protodiakonoa zen Francesco Maidalchinik koroatu zuen Vatikanoko Basilika Patriarkalean. Aita Santu bezala hartu zuen izana bere aurreko aita santuagatik hartu zuen, beragatik horrenbeste egin zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klemente X.a Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Klemente IX.a
Aita Santua
1670-1676
Ondorengoa
Inozentzio XI.a