Foix

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fois

Midi-Pyrénées
Izen ofiziala Foix
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
 Frantzia
Midi-Pyrénées
Ariège (09)
Fois (burua)
Alkatea Jean-Noël Fondere
(2001-2008)
Koordenatuak 42°57′59″N 1°36′28″E / 42.96639°N 1.60778°E / 42.96639; 1.60778Koordenatuak: 42°57′59″N 1°36′28″E / 42.96639°N 1.60778°E / 42.96639; 1.60778
Fois non dagoen adierazten duen Frantzia-ko/-go/-eko mapa
Fois
Eremua 19,32 km2
Posta kodea 09100
Biztanleria 9.109 bizt. (1999)
Dentsitatea 471,48 bizt./km²
Aglomerazioa País de Fois
INSEE kodea 09122
www.mairie-foix.fr http://www.mairie-foix.fr/ www.mairie-foix.fr

Fois (okzitanieraz, eta Foix frantsesez) Frantziako Midi-Pyrénées eskualdeko Ariège departamenduan kokatua dagoen hiria da. 30.000 biztanle ditu.

Foiseko gaztelua

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fois izeneko herria Fois konderriko hiriburua izan zen. Albitarrek setiatu zuten 1210ean eta Filipe Ausarta Frantziako erregearen osteek, berriz, 1272an. Henrike III.a Nafarroakoa 1604an edo 1607an batu zuen Foiseko konderria Frantziako koroara.

Fois konderriak oraingo Ariège departamenduko lur gehienak hartzen zituen. Carcasonako konde Roger II.a eta Foiseko I.ak sortu zuen (1035 / 1038 - 1064). XII - XIII. mendean, Bartzelonako erresumarekin lotua egon zen. Foiseko Esklaramundak bere izeba Margarita Monkada-koagandik jarauntsi zituen Bigorreko konderria eta Bearno, Marsan eta Gabarnako bizkonderriak, Monkadako Bearnesek Bartzelonako konderrirainoko zituzten lurrak; hortaz, Castelbon-go eta Andorrako jaurerriak batu zituen.

Gaston I.a Foisekoak (1302 - 1315) konderria banatu egin zuen eta bere seme Gaston II.a Foisekoak (1315 - 1343) Fois, Bigorre, Bearno, Marsan, Gabarda, Donasa eta Andorrako feudoa jaso zituen. Gaston II.ak Castelbongo konderria sortu zuen eta bere seme Gaston III.ak (1343 - 1391) konderria erregearen esku utzi zuen. Oinordekorik gabe hiltzean bere arreba Elisabet I.a jarauntsi zion. Isabel Arginbaldo I.arekin ezkondu eta horien semea Joan I.a izango zen dinastia berriaren (Graili - Fois) lehena. Joan I.a Albreteko Joanarekin ezkondu zen eta horien seme Gaston IV.a Foiskoa 1441an ezkondu zen Nafarroa eta Aragoiko Leonor I.arekin.

Leonor I.a Nafarroakoa hil zenean (1479), bere biloba Frantzisko Febo goratu zuten errege Nafarroan. Gero, Katalina I.a Nafarroakoa Joan III.a Albretekoarekin ezkondutakoan (1486) Albret etxearen pean egon zen eta Pirineoz hegoaldeko lurra Nafarroako koroaren barruan izan zen Aragoiko Fernando II.a Inkisiziokoak Nafarroa inbaditu zuen arte (1512). Henrike III.a Nafarroakoak, IV.a Frantziakoa, Frantziako koroan lotu zuen 1607an.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Foix Aldatu lotura Wikidatan