François Rude

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
François Rude

François Rude frantses eskultorea izan zen (Dijon, 1784 - Paris, 1855). Dijonen, Parisen eta Erroman egin zituen Arte Ederretako ikasketak. Azken hiri horretako saria eskuratu zuen 1812an. Bonapartisten aldekoa zenez, Belgikara atzerriratu behar izan zuen, borboitarrak Frantzian finkatu zirenean. 1828an itzuli zen Frantziara, eta Ama Birjina Sortzez Garbia eskultura-lana aurkeztu zuen Parisen. 1792ko boluntarioen martxa edo Marsellaise izenaz ezagutzen den erliebea landu zuen Parisko Garaipen Arku ospetsuan (1835-1836). Tradizio klasikoan oinarrituriko eskulturak zizelatu zituen; bestalde, bere garaiko giro erromantikoko jarraitzailea izan zen. Harenak dira, halaber, Gaspar Mongeri eginiko bustoa, Cavaignac jeneralaren hilobia (1847) eta L'éveil de Napoléon à l'Immortalité (1848, Napoleon hilezkortasunari dei egiten) artelana.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak