Françoise Brauner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Françoise Brauner

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFritzi Erna Riesel
JaiotzaViena eta Viena1911ko apirilaren 16a
Herrialdea Frantzia
 Austria
Cisleithania
HeriotzaParisko 12. barrutia2000ko irailaren 14a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Alfred Brauner (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola
Vienako Unibertsitatea 1936) Medikuntzako doktorea : medikuntza
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakmedikua, pediatra eta child psychiatrist (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Françoise Brauner, Fritzi Erna Riesel jaioa (Viena, 1911ko apirilaren 16a - Paris, 2000ko irailaren 14a), Fritzi Brauner izenez ere ezaguna, jatorri juduko mediku austriarra izan zen, eta Espainiako gerra zibilean Nazioarteko Brigadetako osasun-taldeko kidea.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte Gaietarako ministro izatera iritsi zen austriar goi funtzionario baten alaba, Braunerrek medikuntzako karrera egin zuen Vienan. 1936an, Austriako nazien jazarpenetik ihesi, 1928an ezagutu zuen Alfred Brauner austriar jatorriko pedagogo frantsesarekin topo egin zuen berriro Parisen, eta harekin ezkondu zen, gerra izanez gero espetxeratua edo deportatua ez izateko. Urte berean, Espainiako Bigarren Errepublikako buruzagien deialdiari erantzun zion, gerra zibilak zekarren hondamendi humanitarioari aurre egiteko osasun-langileak eskatzen baitzituzten, eta Brauner Espainiara joan zen.[1]

Nazioarteko Brigadek Benicasimen zuten ospitale militarrean lan egin zuen, Bedrich Kisch mediku txekiarrak zuzentzen zuen kirurgia zerbitzuan. Zentro hori zabalik egon zen 1936ko abendutik 1938ko apirilera arte, eta bertatik Nazioarteko Brigadetako 7.000 zauritu eta eriondo baino gehiago igaro ziren, bai espainiarrak bai nazioartekoak.[3]

1937an, senarra Benicasim hirira joan zen bere bila, baina Braunerrek nahiago izan zuen ospitalean geratu, gerrako zenbat zauritu artatu behar ziren ikusita. Haur pedagogoa zenez, eta Espainiako leku askotatik zetozen ume errefuxiatu asko zeudenez, Alfred inguruko harrera-etxe ugariak ikuskatzera bidali zuten. Azkenik, brigadista guztiak gerratik erretiratzearen ondorioz, Espainiako gobernuak Esku Ez Hartzeko Batzordeari kasu egiteko borondatea agertu zuelako eta Errepublika behin betiko erori zelako, Frantziara itzuli behar izan zuten biek.[4][5]

Ume errefuxiatuen marrazki eta idazlan asko eraman zituzten, garai hartan Frantzian inork argitaratu nahi ez zituenak, baina geroago, beste haur batzuen marrazkiekin eta beste gatazka armatu batzuekin batera, XX. mendeko gerren atzera begirako bat izateko aukera eman zieten munduko gainerako herriei, haurren begiradetatik abiatuta.[1][5][6]

Frantzian, Braunerrek mediku eta hezitzaile gisa lan egin zuen Alemaniako eta Austriako 300 bat haur juduekin nazismotik salbatuak izan zirenak. Bigarren Mundu Gerran, bera eta bere senarra Parisko errefuxiatu austriarrekin elkarlanean aritu ziren eta Frantziaren okupazioaren aurkako erresistentziarekin harremanetan jarri ziren.[1]

Gerra amaituta, 1945ean, Auschwitzeko eta Buchenwald-eko kontzentrazio-esparruetatik bizirik atera ziren 400 haurren errekuperazio fisiko eta animikoari erantzuteko enkargua jaso zuten, Eure departamenduko Ecouiseko erietxe zahar batean. Lan horrek behin betiko markatu zuen Brauner, eta seme bat izan ondoren, Claude-Michel, geroago Bordelen matematikako irakaslea izango zena, psikiatria pediatrikoan espezializazioa lortu zuen.[1]

Braunerrek bizitza osoa eman zuen haur ezinduak zaintzen. 1959tik aurrera eta mende laurden batean zehar, bere senarrak Saint-Mandéko (Marne Harana) bere jaioterrian sortu zituen "Haur ezinduentzako hezkuntza-tratamendurako zentro" bien zuzendari mediko izan zen.[1]

2000n hil zen, ebakuntza kirurgiko baten eriondoan.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (2001), (Brauner A.-rekin), L'expression dramatique chez l'enfant : pris dans une guerre, handicapé mental. Saint-Mandé: G.R.P.E.
  • (1994), (Brauner A.-rekin), L'accueil des enfants survivants, Saint-Mandé: G.R.P.E.
  • (1991), (Brauner A.-rekin), J'ai dessiné la guerre. Le dessin de l'enfant dans la guerre, Paris: Éditions scientifiques françaises, ISBN 2-7046-1378-8
  • (1986), (Brauner A.-rekin), L'Enfant déréel : histoire des autismes depuis les contes de fées. Fictions littéraires et réalités cliniques, Toulouse: Privat, ISBN 2-7089-7426-2
  • (1982), (Brauner A.-rekin), Vivre avec un enfant autistique, Paris: PUF, 2nd Ed., ISBN 2-13-037414-X
  • (1978), (Brauner A.-rekin), L'expression psychotique chez l'enfant, Paris: PUF.
  • (1978), (Brauner A.-rekin), Vivre avec un enfant autistique, Paris: PUF, ISBN 2-13-037414-X. Gaztelaniazko itzulpena: (1981), Vivir con un nino autistico, Barcelona: Paidos Iberica Ediciones S A, ISBN 978-8475091143. Italierazko itzulpena: (2007), Vivere con un bambino autistico, Florence: Giunti Editore, ISBN 978-8809041141
  • (1976), (Brauner A.-rekin), Dessins d'enfants de la guerre d'Espagne, Saint-Mandé: G.R.P.E.

Lan akademikoak (hautatuak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (2000), (Brauner A.-rekin), Des guerres et des enfants handicapés mentaux, Revue Européenne du Handicap Mental: p. 29-37.
  • (1986), (Brauner A.-rekin), Pictures from an exhibition, Children in War: Drawings from the Afghan Refugee Camps (Ingelesez), Central Asian Survey, Incidental Papers Series No 5, London, Society for Central Asian Studies.
  • (1986), (Brauner A.-rekin), Children's Drawings and Nuclear War (Ingelesez), The Journal of the American Medical Association, (Vol. 256): p. 613-616
  • (1985), (Brauner A.-rekin), Les enfants déportés pendant la deuxième guerre mondiale et leurs descendants, Revue de Neuropsychiatrie de l'enfance et de l'adolescence, (No 6): p. 251-259.
  • (1976), (Brauner A.-rekin) "Kindersprache ohne Verständigung" (Alemanez), Bibliotheca Psychiatrica, (No. 154): p. 139-144.
  • (1975), (Brauner A.-rekin) Les routes dans les fantasmes des enfants psychotiques, Confinia Psychiatrica, (Vol. 18): p. 139-145.
  • (1973), (Brauner A. eta M. Pelletier-ekin), Observations sur l’expression par le modelage d’enfants dits psychopathologiques, Expression et Signe, (Vol. 3): p. 24-48.
  • (1972), (C. Launay eta A. Brauner-ekin), Les conduites thérapeutiques en présence des troubles du langage chez l’enfant, Le Progrès Médical Neuro. Psychiat., (Vol. 100): p. 339-343.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Frantsesez) Brauner, Alfred. (2003). «Biographie du docteur Françoise Brauner» Sud/Nord 18 (1): 167–173.  doi:10.3917/sn.018.0167. ISSN 1265-2067. (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  2. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2021-02-18). «Françoise Brauner, la doctora que quiso curar a los niños del fascismo y la guerra» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  3. Casañ Ferrer, Guillermo. (2006). «Evacuación del Hospital de las Brigadas Internacionales de Benicàssim a Cataluña (Guerra Civil 1936-1939)». Universitat Jaume I, ed.
  4. Manuel Requena Gallego y Rosa María Sepúlveda Losa. (2006). «La sanidad en las Brigadas Internacionales». Ediciones de la Universidad de Castilla-La Mancha, ed..
  5. a b (Gaztelaniaz) «Las brigadas internacionales : imágenes recuperadas | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  6. «Los dibujos infantiles de la guerra 1937-1938: el caso de la niña de Ballobar». .

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]