Nazioarteko Brigadak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nazioarteko Brigaden bandera.

Nazioarteko Brigadak Espainiako Gerra Zibilean Espainiako Bigarren Errepublikaren alde borrokatu ziren boluntario atzerritarrak izan ziren.

Ofizialki 1936ko urriaren 22an eratu baziren ere, Madrilgo Unibertsitate Hiriaren ingurukoa izan zen brigadek esku hartu zuteneko lehen gatazka. Berrogeita hamar herrialdetako 40.000 gizonek osatu zituzten brigadak. Garrantzizko gudu guztietan hartu zuten parte: Guadalajara, Brunete, Belchite, Teruel, Ebro. Gerora sozialismoaren eta komunismoaren politikaren inguruan nabarmendu diren asko haietarikoak izan ziren: André Marty, Josip Broz (Tito), Luigi Longo, Pietro Nenni, Walter Ulbricht eta abar.

Espainiako Guduan Ez Parte Hartzearen aldeko Batzordeak hala erabakirik, 1938an Nazioarteko Brigadek gudua utzi zuten, eta Espainiatik atera ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nazioarteko Brigadak Aldatu lotura Wikidatan