Franciscus Gomarus
Wikipedia(e)tik
Franciscus Gomarus Flandestar teologoa (Brujas, 1563 - Groningen, 1641). Kalbinista zen. Teologia-irakasle izan zen Leidenen (1594), eta, jarraian, Saumurren (1614) eta Groningenen (1617). Arminiusen liberalismoa gaitzetsiz, predestinazioa Adanen bekatuaren aurretikoa dela irakatsi zuen. Haren tesiak izan ziren irabazle Dordrechteko sinodo kalbinistan (1618-1619), eta Arminiusen aldekoek erbestera joan behar izan zuten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.