Friedrich Dürrenmatt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Friedrich Dürrenmatt.

Friedrich Dürrenmatt (Konolfingen, Berna, Suitza, 1921 - 1991) alemanezko idazle eta antzerkigile bat izan zen. Espresionismoak eraginda, munduaren gainean zuen ikuspegi etsitua, eta bereziki, Suitzako gizarteari buruzkoa islatzen du bere drametan: Die Ehe des Hern Mississippi (1952, Mississippi jaunaren ezkontza) eta Der Besuch der alten Dame (1955, Adineko damaren bisita). Bereak dira, halaber, Frank der Fünfte (1959, Frank V.a, bankari buruzkoa), Die Physiker (1962, Fisikoak, arma nuklearrei buruzkoa), Der Meteor (1966, Meteoroa), Das Versprechen (1958, Agindua) eta Justiz (1985, Justizia) obrak. Irrati eta telebistarako ere idatzi zuen, baita hainbat saiakera literario eta filosofiko ere. Horiez gain, eleberriak ere sortu zituen, gehienak polizia-eleberriak.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konolfingen izeneko herrixka batean jaio zen, Berna kantonamenduan. Aita artzain protestantea zuen eta aitona politikaria. 1935. urtean, Bernara aldatu zuen bizilekua familiarekin batera, garai hartan Suitzan ere nabari zen krisi ekonomikoaren eraginez ziurrenik. Han hainbat ikastetxetan aritu zen bigarren hezkuntza ikasten, ez oso emaitza onekin, eta 1941ean, azkenik, Unibertsitaterako sarrera-proba gainditu zuen. Urte hartan, Filosofia, Filologia eta Natur Zientziak ikasten hasi zen Zurichen eta geroago Bernan bertan, txikitatik marrazketarako joera igartzen bazitzaion ere. Hainbesterakoa zen zaletasun hura, non bere idazlan batzuetako ilustrazioak eta bere antzerki-lanetako batzuen zirriborro eta eszenografiak berak egin baitzituen. 1945ean, ikasketak amaituta jada, Søren Kierkegaardi buruzko doktorego tesia idazteko aukeraz hausnartu zuen, baina asmo hura azkenean bertan behera gelditu zen. Hala ere, 1945-46an bere lehen lanak argia ikusi zuen: Es steht geschrieben (Idatzita dago); testu hau idatzi eta urtebetera estreinatu zen. Artistaren bizitza pertsonalean ere aldaketak izan ziren, urte hartantxe ezkondu eta Ligerz am Bielersee-ra joan baitzen bizi izatera Lotti Heissler aktorearekin. Bere literatur jardunaren lehen urteetan zailtasun ekonomiko ugari izan zituen; 1952tik aurrera, ordea, bere egoera hobetzen hasi zen, batez ere irrati alemaniarrek irrati-eleberriak idazteko eskatu ziotenean. Aldi berean, egunkari suitzar batean kapituluka argitaratzen ziren polizia-eleberriak argitaratzeari ekin zion. 1952an ere antzerki munduan arrakasta itzela lortu zuen Alemanian Die Ehe des Herrn Mississippi(Mississippi jaunaren ezkontza) lanarekin; arrakasta hura, gainera, gerora mundu osora zabalduko zen Der Besuch der alten Dame (Dama zaharraren bisita) eta Die Fisiker (Fisikariak) antzezlanekin. 50eko hamarkadaren amaieran bere lan arrakastatsuenei esker zenbait sari eta ohore irabazten hasi zen: 1959an Mannheim hiriak emandako Schiller Saria jaso zuen eta 1960an Suitzar Idazleen Elkarteak emandako Schiller Sari Nagusia eta baita Nizako, Jerusalemgo eta Filadelfiako (Temple University) unibertsitateetako honoris causa doktoregoak ere, besteak beste. Hori horrela, 60ko hamarkada izan zen inongo zalantzarik gabe arrakasta mediatikorik handienekoa. 1983. urtean bere emazte Cinthya hil zen eta Dürrenmatt bigarren aldiz ezkondu zen, oraingoan Charlotte Kerr aktore eta kazetariarekin. Azkenean, Dürrenmatt 1990eko abenduaren 14an hil zen Neuchâtelen, 69 urte zituela.

Dürrenmatt Zentroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bereziki ikusgarria da Neuchâtelgo Dürrenmatt Zentroa (Centre Dürrenmatt). 1952an Dürrenmatt hiriaren goi aldeko etxe hartara aldatu zen, 1990eko abenduaren 14an hil zen arte. Hil ostean, museo bat zabaltzeko asmoz egokitu eta zabaldu zuten etxe hura eta 2000. urteko irailean ireki zen; haren helburua, autorearen liburutegi pertsonalaz gain, produkzio literario, piktoriko eta sormenezkoa biltzea da, eta gainera autorearen hainbat objektu pertsonal ikusgai jartzeaz gain (antzerki-lanen zirriborroak, besteak beste), askotariko kultur ekitaldiak antolatzen dira bertan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polizia-eleberriak

  • Der Richter und Sein Henker (Epailea eta bere urkatzailea), 1952.
  • Der Verdacht (Susmoa), 1952.
  • Das Versprechen (Agindua), 1958.

Irrati-lanak

  • Die Panne (Matxura)), 1956
  • Astoaren itzalaren prozesua (Der Prozeß um des Esels Schatten), 1951.

Antzezlanak

  • Romulus der Große (Romulo handia), 1949.
  • Die Ehe des Herrn Mississippi (Mississippi jaunaren ezkontza), 1952.
  • Ein Engel kommt nach Babylon (Aingeru bat Babilonian), 1953.
  • Herkules und der Stall des Augias (Herkules eta Augiasen ukuilua), 1954.
  • Der Besuch der alten Dame (Dama zaharraren bisita), 1956.
  • Frank V, 1959.
  • Die Fisiker (Fisikariak). 1962.
  • Meteoro, 1966.
  • Faust I, 1970.
  • Die Wiedertäufer (Anabaptistak), 1967
  • Titus Andronicus.
  • Der Mitmacher (Lankidea), 1973.
  • Die Frist (Berandutzea), 1975
  • Achterloo, 1983.

Eleberriak

  • Weihnachten (Gabonak), 1943.
  • Der Folterknecht (Borreroa), 1943.
  • Die Wurst (Saltxitxa), 1943.
  • Der Sohn (Semea), 1943
  • Txakurtxo hazteritsua, 1944.
  • Der alte (Adinduak), 1945.
  • Das Bild des Sisyphos (Sisiforen irudia), 1945.
  • Der Teatherdirektor (Antzerki-zuzendaria), 1943.
  • Die Falle (Trikimailua), 1946.
  • Pilatus, 1946.
  • Die Stadt (Hiria), 1947.
  • Der Hund (Txakurra), 1951.
  • Der Tunnel (Tunela), 1952.
  • Grieche sucht Griechin (Gizon grekoa emakume greko bila), 1955.
  • Der Sturz (Erorketa), 1971.
  • Justiz (Justizia), 1985.
  • Der Auftrag oder Vom Beobachten des Beobachters der Beobachter, 1986.
  • Der Auftrag (Enkargua), 1988.

Filmografia aktore gisa

  • Der Richter und sein Henker, 1976, Maximilian Schell-ena.

Filmografia gidoigile gisa

  • Es geschah am hellichten Tag, 1958, Ladislao Vajda-rena.
  • Der Richter und sein Henker, 1976, Maximilian Schell-ena.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1959, New Yorkeko antzerki-kritikaren saria Adineko damaren bisitagatik,
  • 1959, Schiller Saria (http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Premio_Schiller&action=edit&redlink=1 Mannheimen,)
  • 1960, Schiller Fundazioaren Sari Nagusia,
  • 1968, Austriako Zientzia Akademiaren Grillparzer Saria,
  • 1969, Berna kantonamenduko literatura-sari nagusia,
  • 1969, Filadelfiako Temple University-ko honoris causa doktoregoa,
  • 1976, Welsh Arts Council International Writer's Prize
  • 1977, Buber-Rosenzweig domina Frankfurten,
  • 1981, Honoris causa doktoretza Neuchâtel unibertsitatean,
  • 1983, Austriako Europar Literaturaren Saria,
  • 1985, Bavariako Literatura-Saria(Jean-Paul Preis),
  • 1986, Georg Büchner Saria
  • 1986, Schiller Saria


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Dürrenmatt Aldatu lotura Wikidatan