Fulda
|
Fulda |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Fulda | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Fulda |
|
| Alkatea | Gerhard Möller (CDU) | |
| Koordenatuak | 50°33′3″N 9°40′31″E / 50.55083°N 9.67528°EKoordenatuak: 50°33′3″N 9°40′31″E / 50.55083°N 9.67528°E | |
| Eremua | 104,04 km2 | |
| Garaiera | 261 m | |
| Posta kodea | 36001–36043 |
|
| Biztanleria | 64.349 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 618,5 bizt/km² | |
| Matrikula | FD | |
| http://www.fulda.de | ||
Fulda hiri alemaniarra da, Hessengo eskualdekoa. Fulda ibaiertzean dago. 195.530 biztanle zituen 2010eko Abenduaren 31an.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Fuldaren jatorria izen bereko ibaiaren ertzean 744 urtean eraikitako monastegi beneditarrean dago. Monastegiko misiolariak Karlomagnoren armadarekin batera joan ziren honek konkistaturiko Saxoniako lurretako biztanleak konbertitzera. Fundatzailea San Sturm izan zen, San Bonifazioren ikasle izana, eta frisioek San Bonifazio hiltzean honen erlikiak Fuldako monastegira ekarri ziren. Erlikia hauek ondo gordeak izan zitezen Erromako San Petri basilika zaharrean inspiraturiko eliza bat eraiki zen monastegiaren ordez 790 eta 819 artean.
Basilikaren inguruan herria sortuz joan zen. Apezpikutza eskuratu zuen 1752an eta bultzada handia hartu zuen, hiri barrokoa bihurtu zelarik.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
XVIII mendekoak ditu katedrala (1704–1712), printze-abadeen jauregia (1707–1712) eta San Blasius parrokia (1771–1785).
- Katedrala (Fuldaer Dom): Fuldako monastegiaren gainean eraikitako basilika barrokoa da.
- Hiriko jauregia (Stadtschloss): Printze-abadeen bizilekua. Jauregiaren lorategien beste aldean Orangerie dago, gaur egun hotela dena.Lorategien mendebaldean Michaelskirche kapera dago, hilerri beneditarra zaintzen duena.
[aldatu] Iruditegia
[aldatu] Hiri senidetuak
Fulda ondorengo hiriekin senidetua dago:
Como (Italia) (1960)
Arles (Okzitania) (1964)
Sergiyev Posad (Errusia) (1991)
Wilmington (Delaware) (AEB) (1997)
Litoměřice (Txekiar Errepublika) (2001)
[aldatu] Kanpo loturak
- (Alemanez) Webgune ofiziala
| Hessen estatuko hiriak | ||
|---|---|---|