Gabriel Fallopio
Wikipedia(e)tik
Gabriel Fallopio italiar anatomia-ikertzaile eta irakaslea izan zen, belarriaren eta ugalketa-organoen ezagueran aurrerapen handiak egin zituena (Modena, 1523 - Padua, 1562). Modenako katedralean kalonje zela, Ferrarako unibertsitatean anatomia-ikasketak egin zituen, eta gero bertako irakasle izan zen. Uteroa eta obulutegiak elkarrekin lotzen dituzten hodiak, aurpegiko eta buruko nerbio nagusiak, barruko belarriko zirkulu erdiko hodiak (barakuilua) aurkitu eta deskribatu zituen. Vesaliusekin batera berebiziko eragina izan zuen medikuntzak Errenazimentuan izan zuen aurrerapenean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.