Gargola
Gargola (frantsesez gargouille > gargouiller, 'tutu batean dagoen likido batek egiten duen antzeko soinua', latinez gurgulio eta grezieraz γαργαρίζω, 'gargarak egin') teilatuetako euri-ura kanporatzeko erabiltzen den arkitektura elementu bat da.
Erdi Aroko arkitektura eta bereziki arkitektura gotikoan eliza eta katedraletan apaindura gisa ere maiz erabili ziren, gargola hauek munstro, deabru, grifo, abere eta gizaki itxurakoak izan ohi direlarik. Elementu hauek arkitektura barrokoan ere erabili ziren, baina jada ez gotikoan bezainbesteko garapen eta xehetaxunekin.
Gura garaian eraikitako gargolen aribide nabarmentako bat Le Corbusier frantziar arkitektoak Frantziako Ronchamp udalerriko Notre-Dame-du-Haut kaperan ezarritakoak dira.
Maiz eta modu okerrean, gargola izenez elizetan agertu ohi diren mustruo itxura edo itxura groteskodun irudiak izendatzeko erabili ohi da, baina gargolak itxura hori izateaz gain teilatutik ura kanporatzeko erabilera duten irudiei bakarrik mugatzen da.