Gasteizko tranbia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gasteizko tranbiaren sarearen mapa
Gasteizko tranbiaren ordenagailu bidezko irudi bat.

Gasteizko tranbia 2008an Gasteizen (Araba) inauguratu zen garraiobide bat da. EuskoTran enpresa publikoak kudeatzen du. Tranbia lehen adarra, Lakuara doana alegia, 2008ko abenduaren 23an inauguratu zen[1]. Inaugurazioa tranbiaren kotxe-tokian burutu zen, eta bertan hiriko agintariak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria izan ziren. Jendearentzako tranbiaren lehen bidaia 2008ko abenduaren 23ko 12:00etan izan zen. 2009ko uztailaren 10ean, Abetxukurako adarra zabaldu zen.

Eduki-taula

[aldatu] Egitasmoaren aurrekariak eta eraikuntza

[aldatu] Gasteizko antzinako trena

Gasteizko lehen tranbia 1960ko hamarkadan hiria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen zuen Anglo-Vasco-Navarro konpainiaren trena izan zen. Tren horrek hiriaren kanpoaldean lan egiten zuten langileak garraiatzen zituen, Olarizu eta Gamarrara. Trenbide hura eraiki aurretik, Vasco-Navarro trenbidea hilzorian zegoen, eta erabilera gutxituz joan zen, dena den, Arabako agintariek, material berria erosi zuten, hirian trenbidea eraikitzeko.

Bidea hark hiriaren iparraldea eta hegoaldea batzen zituen honako geltokiekin: Olarizu, Adurtza, Olagibel, Isuntzarrak, Forjas Alavesas, Betoñu, Osinegea, Eskalmendi, Durana eta Salinas. Trena elektrizitatedun errailen gainean zebilen, eta langileak garraiatzeaz gain, Gasteizko Gamarrako udal igerilekuetara iristeko aukera eskaini zieten gasteiztarrei. Horren adierazle, 1964ko abuztuko egun sargori batean igerilekuetara joateko saldutako 4.000 bidai-txartelak.

Hasierako arrakasta horren ondoren, tranbiaren gainbehera etorri zen, eta azkenik 1967ko abenduaren 16an, Arabako Gobernu Zibilak, Madrilgo gobernuaren aginduz, tren zerbitzua bertan behera utzi zuen. Burdinbidea kentzeko lanei 1968. urtearen hasieran ekin zieten.

[aldatu] 1995eko egitasmoa

Tranbidea eraikitzeko lehen egitasmoa 1995. urtean aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak. Orduan Jose Angel Cuerda zen Gasteizko alkatea eta udaletxeko beste alderdiak ez ziren ados jarri tranbia nola eraiki behar zen erabakitzeko eta azkenik egitasmoa baztertu egin zen.

[aldatu] 2004ko egitasmoa

Gaur egungo proposamena 2004ean aurkeztu zen, aurreko egitasmoarekin alderatuz ibilbide luzeagoa eta geltoki gehiago ezarri ziren. Oraingoan alderdi guztiek onartu zuten proposamena. Eusko Jaurlaritzako garraio eta herrilanen sailak lehiaketa antolatu zuen, lanen eraikuntza esleitzeko. Tranbidearen eraikuntzako lehen aldiak hiriaren erdiguneko eta Lakuako tarteak eraikitzea suposatzen zuen, 27 milioi euroko kostuarekin. Guztira hamalau enpresa aurkeztu ziren lehiaketara, eta azkenean, bost izan ziren lehiaketako irabazleak.

Tranbiaren eraikuntza Lakua aurrean.

Eraikitze lanak 2006ko irailaren 12an hasi ziren ofizialki. Eusko Jaurlaritzako garraio sailburuaren arabera lanak 2008. urterako amaitzea aurreikusten zen, eta 2008ko eguberri aurretik ireki ahal izan zen Gasteizko tranbia.

2008ko urtarrilean tranbiaren erdiguneko tartea eta Lakuako tartea eraikitzeko lanak hasi ziren, Abetxukuko adarra hurrengo hilabeteetan hastea aurreikusi zelarik. Tranbiak 2008ko irailaren 30ean ailegatu ziren hirira[2], eta froga modura ibiltzen hasi ziren.

Tranbiaren lehen zatia, hau da, tarte komuna eta Lakuarako adarra, 2008ko abenduaren 23an ireki zen. Horrez gain, lehen egunetan, zehazki 2009ko urtarrilaren 6ra arte, tranbia dohainekoa izan zen. Abetxukuko adarra 2009. uztailaren 10ean jarri zen martxan.

[aldatu] Etorkizunerako egitasmoak

Oraindik zehaztu gabeko egitasmoan, tranbidearen gaur egungo ibilbidea hegoalderantz luzatuko da Gasteizko zezen-plaza berria igaro eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako kanpuseraino. Tranbiaren ibilbidea Angulema kaletik luzatu eta burdinbidearen gaineko zubia igaroko luke zezen-plaza parean, ondoren Izardui Komandantearen kalea jarraitu eta Nieves Cano kalean amaituko litzateke, unibertsitatearen ondoan[3].

[aldatu] Bide berriak

Etorkizunari begira, Eusko Jaurlaritzak tranbia sustatu nahi du Gasteizen. Horretarako, bide berriak eraikitzeko hainbat ideia daude. Tranbiaren bigarren bide batek, Betoñu eta Mendizorrotz auzoak elkartuko lituzke, hiria hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Horrez gain, adarrak eraikiko lirateke mendebaldeko Zabalgana eta ekialdeko Salburuako auzo jendetsuen beharrizanak asetzeko.[4]

[aldatu] Tranbiaren ezaugarriak

Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

2008 111.180
2009 4.689.282
2010 6.977.841[5]
2011 7.400.000

Geltoki bakoitzaren luzera 30 metrotakoa izango da, eta tranbia ibiliko den tranbidearen zabalera 1,0 metrotakoa izango da. Ibilbide guztian zehar tranbide bikoitza izango du. Guztira 8 unitate egongo dira Gasteizko tranbian.

Tranbia bakoitzak 30 metroko luzera dauka eta 196 gizabanakorentzat edukiera (148 zutik eta 48 eserita), 196 plaza horietatik 2, mugikortasun gutxiko gizabanakoentzako gorderik ,bereizirik daude. Tranbiak 30 km/h abiadura dauka oinezkoentzako guneetan eta 50 km/h abiadura hiriko beste gune guztietan. Gasteizko tranbien edukiera, Bilboko tranbiaren bagoiena baino handiagoa da.

La Paz eta Lakua arteko bidaiak batez beste 17 minutuko iraupena dauka. Horrez gain, Angulema eta Abetxuku bitarteko bidaia 17 minutu eta 20 segundoko iraupena dauka[6].

[aldatu] Geltokiak

Legebiltzarreko geltokia Alaba Jeneralaren kaletik ikusia. Atzean, Katedral Berria.

Tranbideak 7.805 metroko ibilbidea egiten du hamazazpi geltokitan zehar. Ibilbideak erdiko gune bat du eta bi adar, bata Lakuarako adarra, eta bestea Abetxukurako adarra.

Adar bateratuko geltokiak honakoak dira:

  • Angulema
  • Legebiltzarra
  • Lovaina
  • Antso Jakituna
  • Europa
  • Honduras

Lakuako adarrak honako geltokiak ditu:

  • Euskal Herria
  • Txagorritxu
  • Wellington
  • Lakuabizkarra
  • Ibaiondo
  • Landaberde

Abetxukuko adarrak honako geltokiak ditu:

  • Abetxuku
  • Artapadura
  • Arriaga
  • Gernikako Arbola
  • Intermodala

[aldatu] Bidai denborak geltokien artean

Lakuako Adarra (Angulemako norabidean)

- Ibaiondo (1'), Landaberde (1'40), Lakuabizkarra (1'20), Wellington (1'40), Txagorritxu (1') eta Euskal Herria (2', (Honduraserantz))

Abetxukuko Adarra (Angulemako norabidean)

- Abetxuku (1'40), Artapadura (1'), Arriaga (1'20), Gernikako Arbola (1'40), Forondako atea (1'), Intermodal (1'40, (Honduraserantz))

Adar bateratua (Angulemako norabidean )

- Honduras (2'), Europa (1'40), Antso Jakituna (1'), Lovaina (1'40), Eusko Legebiltzarra (2'20) eta Angulema.

[aldatu] Maiztasuna

Tranbidearen bi adarrak zabaltzean, tranbiek honako maiztasuna izango dute:

[aldatu] Astelehenetik ostiralera

Tartea  06:00-07:00  07:00-21:00  21:00-23:30
Angulema - Honduras (Adar bateratua)  7,5'  6'  7,5'
Honduras - Ibaiondo (Lakuako adarra)  15'  12'  15'
Honduras - Abetxuku (Abetxukuko adarra)  15'  12'  15'

[aldatu] Larunbat, igande eta jaiegunetan

Tartea  07:00-23:30
Angulema - Honduras (Adar bateratua)  7,5'
Honduras - Ibaiondo (Lakuako adarra)  15'
Honduras - Abetxuku (Abetxukuko adarra)  15'

[aldatu] Salneurriak eta bidai-txartelak

Tranbiaren bidaia arruntak 1,00 euroko kostua izango du. Horrez gain, "Bat" txartela ezarriko da, tranbiaren eta TUVISAko hiriko busentzako txartel bakarra. Txartel honekin ordainduz 0,55 eurora merkatuko da bidaia.

  • Bidai-txartel arrunta: euro 1
  • Bat txartela: 0,55 euro
  • Tranbia-autobus hileko txartela (Bat 30-E): 25 euro
  • Bat txartela TUVISArekin: 0,45 euro

[aldatu] Tranbiaren ezaugarriak

Geltoki bakoitzaren luzera 30 metrotakoa da, eta tranbia ibiliko den tranbidearen zabalera 1,0 metrotakoa. Tranbia bakoitzak 31 metroko luzera izango du eta 240 gizakirentzako edukiera (Bilboko tranbiak baino 50 gehiago). Tranbiak 30 eta 50 kilometro orduko abiaduran ibiliko da Gasteizko kaleetan zehar[7].

  • Ateetako pasagune askea (mm): 1.300
  • Urruntasuna bogiearen erdialdera (mm): 11.040
  • Gurpilen diametroa (mm): 590
  • Kanpoaldeko zabalera (mm): 2.400
  • Tranbiaren luzera guztira (mm): 31.380
  • Tranbidearen zabalera (mm): 1.000
  • Zoruaren garaiera (mm): 350

[aldatu] Jakingarriak

Tranbiaren burdinbideak hirian duen eragina gutxitzeko, ibilbidearen gehiena gune berde bihurtu da, hau da, tranbidea berdegune bihurtu dute. Tranbiak lehentasuna dauka trafikoaren gainean, hiri gehienetan bezala, eta erdiguneko kale batzuetan trafikoa murriztu behar izan dute.

[aldatu] Kritikak

Tranbiaren erdiguneko tartea kritikatu dute hainbat herritarrek, batez ere Alaba Jenerala, Independentzia eta Angulema kaleetan ez dela ganoraz sartzen argudiatuz. Estutasunok larrialdietarako zerbitzuen balizko laguntza oztopatu eta atzeratuko luke[8].

[aldatu] Istripuak

  • 2009ko otsailaren 17an 12 urteko ume bat harrapatu zuen tranbiak Lakua auzoan.
  • 2009ko martxoaren 6an 45 urteko gizonezko bat harrapatu zuen.
  • 2009ko ekainaren 25ean 40 urteko gizonezko bat harrapatu zuen Katedral Berriaren ondoan. Larri zauritu zuen[9].
  • 2009ko irailaren 10ean 43 urteko txirrindulari bat harrapatu zuen Guridi eta Bakea kaleen elkargunean. Arin zauritu zuen[10].
  • 2009ko urriaren 21ean 60 urteko gizonezko bat harrapatu eta larri zauritu zuen Gasteiz Hiribidean[11].
  • 2010eko abuztuaren 28an zabor-kamioi batekin istripu bat izan zen Wellingtongo Dukearen kalean. Tranbia errailetik irten zen, eta zazpi zauritu arin izan ziren[12].

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak