Gisèle Halimi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Gisèle Halimi, a French-Tunisian lawyer, feminist activist, and essayist, at the Fête de l'Humanité 2008
Gisèle Halimi, 2008an.

Gisèle Halimiarabieraz: جيزيل حليمي—, jaiotzatiko izen-deiturez Zeiza Gisèle Élise Taïeb (La Goulette, Tunisia, 1927) abokatua eta idazlea da. Tunisiar eta frantses hiritartasunak ditu. Epaiketa politikoetan nabarmendu da bereziki: Ameriketako Estatu Batuetako soldaduek Vietnamen eginiko krimenen aurka Russell Epaimahaiak (International War Crimes Tribunal) sortu zuen ikerketa-taldeko lehendakaria izan zen. Mehdi Ben Bella aljeriar politikaria defenditu zuen haren aurkako epaiketan eta, 1970ean, Burgosen ETAko militanteen aurka egin zen epaiketan izan zen, Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Federazioaren ordezkari gisa. Auzi horretako gorabeherak azaltzen dituen liburua eman zuen argitara Parisen 1971n, Le Procès de Burgos (Burgosko auzia) izenburuarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gisèle Halimi Aldatu lotura Wikidatan