Gotiko (hizkuntza)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gotikoa
'Gutisk'
Non mintzatzen den: Jatorriz, gaurko Alemaniako hainbat eskualdetan
Hiztunak: Hizkuntza hila
Hizkuntza familia: Indo-Europarra
 Germanikoa
  Gotikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2: gehitzeko
ISO 639-3:

 

Gotikoa[1] ekialdeko germaniar hizkuntza zen, gaur egun hizkuntza hila da. Burgundieratik hurbil zegoen eta godoen berezko hizkuntza zen, hala ostrogodo nola bisigodoena.

Gure garaiaren lehen mendeetan gaurko Alemaniako hainbat eskualdetan hitz egiten zen, baina IV. eta V. mendeetako inbasioen bidez bere erabilera Europako lurralde zabaletara hedatu zen Bulgaria eta Krimeatik Italia eta Iberiar penintsulara. VII. menderako desagertutzat jotzen da, salbuespen bitxi batekin: XVIII. mendera arte gotikoz mintzatzen zen gizatalde batek iraun zuen Krimean, XVI. mendean aurkitu zenez. Otomandar Inperioko flandriar enbaxadorearen gutun bat kontserbatzen da; bertan germaniar hizkuntza bat hitz egiten omen zuen eta ohitura germanikoak zituen herri bateko ordezkari birekin bildu zela adierazten zuen. Enbaxadoreak berak hitz eta esaldi lexiko txikia bildu zuen, 18 zenbaki eta abesti baten lehen hiru ahapaldiak.

Gaur egun hizkuntza hau hizkelgi ostrogotikotik zetorkeela uste da.

Hala ere, gotikoa idatzita iritsi zaigu Ufilas apezpikuaren eskutik, IV. mendean Danubio inguruan misiolari ibili zena. Ufilasek Biblia gotikora isuri zuen eta horretarako alfabeto bat sortu zuen, 27 hizkiz osatutako alfabeto gotikoa (25 alfabeto grekotik eta 2 errunikotik)

Alfabeto hau eskumatik ezkerretara idazten zen eta idazkera jarraian (hitz arteko banaketarik gabe). Biblia hau zatika baino ez da iritsi gaurko egunetara. Atal gehienak VI. mendean aurkitu ziren Italia iparraldean.

Alfabeto errunikoan dauden inskripzio batzuez aparte, hau da germaniar hizkuntza betetik iritsi zaigun lekukotasunik zaharrena.

Gotiko zaharra eta Krimeakoa baliatuz fideltasun handiarekin berreraiki ahal izan da hizkuntza hau.

  • Gramatika
    • Bokal luze eta laburrak ezberdintzen ziren.
    • Genero bi (maskulinoa eta femeninoa) eta numero bi (bakuna eta anitza) zeuzkan.
    • Lau deklinazio kasu zeuden (nominatiboa, akusatiboa, genitiboa eta datiboa), adjektiboetan ere islatzen zirenak.
    • Aditza indikatibo eta subjuntiboan jokatzen zen, aldi bietan (orainaldi eta lehenaldia), eta halaber hiru numerotan (bakuna, anitza eta bitarra).
  • Lexikoa
    • Arrautza ada
    • Harri ael
    • Sagar apel
    • Txar atochta
    • Bizar bars
    • Ez ni
    • Guztia allata
    • 1 ains
    • 2 twai
    • 3 theija
    • 4 fidwor
    • 5 fimf
    • 6 saihs
    • 7 sibun
    • 8 ahtau
    • 9 niun
    • 10 taihun
  • Dialektoak
    • Ostrogodoa
    • Bisigodoa
    • Krimeako godoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.