Hagin (zuhaitza)
- Artikulu hau generoari buruzkoa da; Euskal Herrian ohikoena den espeziea gaitzat duena beste hau da: Hagin arrunt
|
|
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Europar hagina.
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
|
|
||||||||||||||
| 'Taxus' Linnaeus. |
Haginak (Taxus) Taxaceae familiako zuhaitz generoa da, berez eskualde menditsuetakoak dira, giro fresko eta hezekoak, eta kareharriz osaturiko lursailetan haiz ohi dira.
[aldatu] Ezaugarriak
20 metrotako garaiera izatera ailegatu daitezke. Nahiz eta sarritan era ezberdinez hazi edo garatu ohi den, bere adaburua piramide itxurakoa da eta enborretik modu horizontalean ateratzen zaizkion adarrez eratuta dago. Enborra lodia da, kolore gorrixka eta grisaxkako tira txikiez osaturiko azala duelarik. Haginak 1,5 diametrotara iris daitezke. Urte askotako adinera heldu ohi dira, batzuk 1.500 urteko iraun dezaketelarik.
10-30 mm bitarteko hosto iraunkorrez osaturiko ni lerro kontrajarriak ditu, gainaldea kolore orlegi sakonekoa da eta azpialdea berriz horixka edo ilegabea. Espezie dioika bat da, ar eta eme oinak dituena. Kolore gorri eta zapore goxoko fruituak ditu. Hauek udazkenean ontzen dira, sei eta zazpi urtez behin zuhaitzak fruitu emari oparoa duelarik. Baso txikiak osatzea oso arraroa izan ohi da,bere aleak bakanka topatzea ohikoa delarik. Landarearen ia zati gehienak alkaloide toxikoetan aberatsak dira: taxina, taxol, eta baccatina, lehenbizikoa aurriskutsuena delarik, heriotzara minutu gutxiren barruan eramateko gai baita. Arilo edo baia taxinaz libro dagoen zati bakarra da, bere hazia banatu edo lekutzeko arreta jarriaz gero jangarria delarik. Horregatik Baina hagina ezaguna da zuhaitz pozoitsua delako.
Bere zura edo egurra oso gogorra da, pikor edo ale fin eta estukoa, zurgintza eta egur tailaketarako egokia eta oso estimatua da, nahiz eta behar adineko lodiera duten piezen urritasuna egon, gehienbat bere hazketa oso geldoa baita, honenbestez bere erabilera mugatua da.
[aldatu] Erabilera sinbolikoa
Euskal Herriko Mitologia nahiz Zeltiar Mitologiari estuki loturiko zuhaitza da.
Gipuzkoako armarrian agertzen diren ur gaineko hiru zuhaitzak haginak dira.
[aldatu] Kanpo loturak
- Taxus baccata: Heriotzaren zuhaitza. Argia astekaria. (Euskaraz)
- Hagina zuhaitz mitikoa. Euskaraz.net (Euskaraz)