Hagin arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hagin arrunt
Fruituak eta hostoak
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Dibisioa: Pinophyta
Klasea: Pinopsida
Ordena: Pinales
Familia: Taxaceae
Generoa: Taxus
Espeziea: Hagin arrunt

Hagin arrunta (Taxus baccata) konifero bat da, jatorriz Europa mendebalde, hegoalde eta erdialdekoa, Afrika ipar-mendebaldekoa eta Iran iparraldekoa. Euskal Herrian hagin izen soilaz ezaguna bada ere, Taxus generoko beste espezieetatik bereizteko Europar hagin ere erabiltzen da.

Generoaren izena, Taxus, grekozko taxis hitzetik omen dator, eta hostoak ilaretan paratzeko erari egiten dio erreferentzia. Izen espezifikoa, baccata, latinezko bacca (baia) hitzetik dator, eta adierazten du baiak ematen dituela fruitutzat zuhaitzak.

Euskal Herriak zuhaitz sakratutzat hartu izan du hagina, eta hilen munduarekin lotu. Gipuzkoako armarrian agertzen diren ur gaineko hiru zuhaitzak haginak dira[1].

Eduki-taula

[aldatu] Ezaugarriak

Hosto iraunkorreko zuhaitza da. Kono eitea du, eta 15 m garai izan daiteke.

[aldatu] Zurtoina – Azala

Enborra.

Enbor lodia eta leuna du, kolore arre-purpurakoa.

[aldatu] Hostoak

Hostoak linealak eta puntazorrotzak dira; berde ilunak gainaldean eta argiagoak azpialdean.

[aldatu] Loreak

Loreak, arrak zein emeak, txikiak eta horiak dira. Lore arrak zuhaitz batzuetan sortzen dira, eta emeak, beste batzuetan; hau da, dioikoa da hagina.

[aldatu] Fruituak

Eraztun mamitsu gorri bizi batez (ariloa) inguratutako haziak dira fruituak. Haginaren ariloa oso janari estimatutzat dute txoriek; haginaren atal guztiak (enborra, hostoak, loreak, haziak...), ariloa izan ezik, pozoitsuak dira.

[aldatu] Habitata

Euskal Herriko eremu karstikoetan eta baso mistoetan agertzen da. Mendeetan eta mendeetan basoak intentsiboki ustiatu dituztenez -zura lortzeko-, basoetako leku ospeletan sakabanatutako ale batzuetara murriztu dira haginak. Dena den, munduan luzaroen bizi den zuhaitzetako bat da.

[aldatu] Erabilera

Antzina, arkuak egiteko erabiltzen ziren haginaren adarrak, meheak eta malguak baitira. Bestalde, haginaren zura oso gogorra da, eta ebanisterian eta tornugintzan oso estimatua izan da. Dirudienez, horrexegatik egin du horrenbeste atzera zuhaitz honen populazioak; gainera, kontuan hartu behar da oso motel hazten dela, eta, beraz, asko kostatzen dela populazioa berreskuratzea.

[aldatu] Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Botanika.wikispaces.com webgunetik hartu da, CC BY-SA 3.0 lizentziapean.
  1. Gipuzkoako Armarria eta Bandera Batzar Nagusien webgunean


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Hagin arrunt
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak