Harri lehorrezko horma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Harri lehorrezko hormak eraikitzeko ezagutza eta teknikak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Harri lehorrezko horma, Islandian

Mota Kulturala
Erreferentzia 01393
Kokalekua
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 2018 (? bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Harri lehorrezko horma eraikuntza teknika tradizional batek hartzen duen izena da. Bertan harriak elkarren gainean kokatzen dira inolako mortero edo argamasarik gabe[1]. Hainbatetan harea lehorra erabiltzen da harrien arteko hutsuneak betetzeko. Teknika hau erabiliz hormak egitea da ohikoena baina beste eraikin mota batzuk ere altxatzen dira; txabolak, bankalan eta ur-presak adibidez.

2018an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zituen Harri lehorrezko hormak eraikitzeko ezagutza eta teknikak izenpean, eta Europa hegoaldeko hainbat herrialde izendatu zituen barnean, hala nola, Kroazia, Zipre, Frantzia, Grezia, Italia, Eslovenia, Espainia eta Suitza.[2]

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri lehorrezko horma

Harriak, berariaz ebakiak edo ez, bata bestearen gainean ezartzen dira elkarrekin lotuko dituen inolako masarik erabili gabe. Harriaren itxuraren egokitasuna bilatzen da ahalik eta zirrikitu gutxien uzteko. Toki zehatzetan itxura eta neurri desberdineko harriak ezarten dira grabitatearen bidez horma sendotzeko, horma eror ez dadin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-mendebaldeko Europan Neolito garaiko harri lehorrezko hormak aurkitu dira. Irlandako Mayo konderrian horma sistema konplexu bat aurkitu da K.a. 3.800. urteko datazioa duena. Ameriketan ere badira antzinako eraikinak; Belizeko hondar maia batzuek teknika honekin eraiki zirela ikusi da K.o. VIII edo IX mendean. Zimbabwe Handia ere (Afriak hegoaldeak) horrela eraiki zen XI eta XV mendeen artean.

Euskal Herrian baserri inguruetan eraiki ziren horrelako hormak. Kareharri grisa eta kareharri gorria erabili izan da tradizionalki.

Biodibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argamasarik ez izatean zirrikituak azaltzen dira harrien artean eta bertan hainbat bizidunek aurkitzen dute bizitokia, landareek, likenek... Toki fisikoa izateaz gain tenperatura epela eta hezetasun maila altuxeagoa aurkitzen dute.

Faunari dagokionez zulotxo horietan intsektuak eta bestelako ornogabeak aurkitzen dira eta inguruko animalia haragijaleentzako elikagai dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Seymour, John. (1984). The forgotten arts. Angus & Robertson ISBN 0-207-15007-9. PMC 13768112. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  2. (Gaztelaniaz) «UNESCO - Conocimientos y técnicas del arte de construir muros en piedra seca» ich.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.