Hegoaldeko Sandwich

Wikipedia(e)tik
(Hego Sandwichtik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hego Sandwich uhartedia.

Hegoaldeko Sandwich britainiar kontrolpean dagoen 310 km²ko sumendi-uhartedi azpiantartiarra da. Auzitan dago uhartediaren jabetza, Erresuma Batuak bere itsasoz bestaldeko lurraldetzat dituzte Hegoaldeko Georgiak eta Hegoaldeko Sandwich. Argentinak, bere aldetik, Hego Atlantiko Uharteen barrutiaren zatia dela aldarrikatzen du, Tierra del Fuego, Antartida eta Hego Atlantikoko Uharteak izeneko probintziaren barne.

[aldatu] Historia

Britainiarrek uhartediari "Hego" Sandwich izena jarri zieten "Sandwich uharteetatik" (egungo Hawaii) bereizteko. James Cookek 1775 urtean iparraldean dauden zortzi uharteak aurkitu zituen eta Fabian Gottlieb von Bellingshausenek 1819 urtean hegoaldean dauden hirurak.

Erresuma Batuak 1908an bere jabetza aldarrikatu zuen eta Argentinak 1938an.

1955eko urtarrilaren 25etik 1956ko udaraino, Argentinak Thule uhartean base bat izan zuen. Uharte berean 1976tik 1982ra base zientifikoa izan zuen. Erresuma Batuak 1977an formalki protesta egin zuen eta Malvinetako Gerran basea bota zuen.

[aldatu] Banaketa

Hauexek dira Hegoaldeko Sandwicheko uharteak iparraldetik hegoaldera:

Ingelesezko izena (Gaztelaniazko izena) Azalera Mendirik altuena Kokapena
Traversay uharteak
Protector Shoal Protector Shoal: -27 m 55°54′S 28°06′W / 55.9°S 28.1°W / -55.9; -28.1
Zavodovski 25 km² Curry mendia: 550 m 56°18′S 27°34′W / 56.3°S 27.567°W / -56.3; -27.567
Leskov 0.3 km² Rudder Point: 190 m 56°40′S 28°08′W / 56.667°S 28.133°W / -56.667; -28.133
Visokoi 35 km² Hodson mendia: 915 m 56°42′S 27°13′W / 56.7°S 27.217°W / -56.7; -27.217
Candlemas uharteak (batzuetan Traversay uharteekin batera)
Candlemas (Candelaria) 14 km² Andromeda mendia: 550 m 57°05′S 26°39′W / 57.083°S 26.65°W / -57.083; -26.65
Vindication (Vindicación) 5 km² Quadrant Peak: 430 m 57°06′S 26°47′W / 57.1°S 26.783°W / -57.1; -26.783
Erdialdeko uharteak
Saunders 40 km² Michael mendia: 990 m 57°48′S 26°28′W / 57.8°S 26.467°W / -57.8; -26.467
Montagu (Jorge) 110 km² Belinda mendia: 1370 m 58°25′S 26°23′W / 58.417°S 26.383°W / -58.417; -26.383
Bristol (Blanca) 46 km² Darnley mendia: 1100 m 59°03′S 26°30′W / 59.05°S 26.5°W / -59.05; -26.5
Southern Thule (Tule del Sur)
Bellingshausen 1 km² Basilisk Peak: 255 m 59°25′S 27°05′W / 59.417°S 27.083°W / -59.417; -27.083
Cook 20 km² Harmer mendia: 1115 m 59°26′S 27°09′W / 59.433°S 27.15°W / -59.433; -27.15
Thule edo Morrell 14 km² Larsen mendia: 710 m 59°27′S 27°18′W / 59.45°S 27.3°W / -59.45; -27.3
Hego Sandwich 310 km² Belinda mendia: 1370 m
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak