Hiriko Etxea (Bartzelona)
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Sant Jaume enparantza, Bartzelona | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 41°22′56″N 2°10′39″E / 41.38222°N 2.1775°EKoordenatuak: 41°22′56″N 2°10′39″E / 41.38222°N 2.1775°E | |||
| Garaia | 1369 | |||
|
|
||||
Bartzelonako Hiriko Etxea, katalanez Casa de la Ciutat (Euskal Herriko Udaletxe edo Herriko Etxearen parekide) Kataluniako Bartzelona hiriko udaletxea da. Eraikin hau Bartzelonako Udalaren egoitza da. Hiri honetako alde zaharrean kokatzen da, Sant Jaume enparantzan eta Kataluniako Generalitatearen jauregiarekin aurrez-aurre. Bere eraikuntza mendez-mende burutu zen. Gaur egungo aurrealdea, hots, Sant Jaume enparantzara begira dagoena, 1847. urtean eraiki zen, halere, bere jatorria 1369an datza, Bartzelona hiriko udalak jatorria duen Saló de Cent ("Ehunen Aretoa") eraikitzen hasi zen urtea baita.
[aldatu] Iruditegia
-
Castellersak udaletxearen aurrean
-
Ohorearen eskailera, atzealdean Sant Jordiren irudia ikus daiteke
[aldatu] Kanpo loturak
- Bartzelonako Udalaren webgune ofiziala (Katalanez) (Gaztelaniaz) (Ingelesez)