Palau Sant Jordi
Wikipedia(e)tik
| Eraikinaren kanpoaldeko ikuspegia. | |
| Datuak | |
|---|---|
| Kokapena | Montjuïc, Bartzelona |
| Inaugurazioa | 1990eko irailaren 21a Arkitektoa: Arata Izosaki |
| Edukiera | 17.000 ikusle |
| Jabea | Bartzelonako Udala |
Palau Sant Jordi edo Sant Jordi jauregia Bartzelonako Montjuïc mendian dagoen erabilera anitzeko pabilioia da, 1992ko Udako Olinpiar Jokoetarako eraiki zena. Lluís Companys Olinpiar Estadioaren ondoan kokatzen da, Bartzelonako instalazio olinpikoen gunean. Bertan hainbat kirol ekintza, kontzertu, antzerki, etab. ospatzen dira. Kirol partidetarako 16.500 eserleku ditu eta musika kontzertuetarako 24.000 pertsona inguru sartu daitezke.