Els Quatre Gats

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Els Quatre Gats
Puig.i.Cadafalch.Casa.Martí.4Gats.Barcelona.Entrada.JPG

Els Quatre Gats lokalaren sarrera.
Udalerria Martí Etxea, Bartzelona
Herrialdea  Katalunia
Koordenatuak 41°23′8.3″N 2°10′24.5″E / 41.385639°N 2.173472°E / 41.385639; 2.173472Koordenatuak: 41°23′8.3″N 2°10′24.5″E / 41.385639°N 2.173472°E / 41.385639; 2.173472
Garaia 1897ko ekainaren 12a
Els Quatre Gats non dagoen adierazten duen Bartzelona-ko/-go/-eko mapa
Els Quatre Gats

Els Quatre Gats (euskaraz Lau Katuak) Kataluniako Bartzelona hirian dagoen Auzo Gotikoaren barneko Santa Anna auzoan kokatzen da, Martí Etxearen azpialdean hain zuzen ere. 1897ko ekainaren 12an sortutako ostatu bat izan zen. Aldi berean garagardotegi, cabaret, jatetxe, etab. ere izango da. Martxan egon zen sei urteetan zehar, hiriko Modernismoaren bilgune nagusienetakoa izan zen.

Pere Romeu zenak sortu zuen, egoitza honen irudiarekin bat zihoan izakera zuen pertsonaia izan zen, aurretik Parisko Le Chat Noir cabaretaren osaketan ibilia izan zen. Romeuk Bartzelonan giro abangoardista eta bohemioa zuen leku bat sortzea erabaki zuen.

Montsió kalean zegoen, Martí Etxearen azpialdean, hau Josep Puig i Cadafalch (1896) arkitektoaren eraikin modernista bat zen, ziztu bizian artista eta pertsonaia harrigarrien bilgunea bilakatu zen. Guzti honen bultzatzaile nagusienak Santiago Rusiñol, Ramon Casas eta Miquel Utrillo artistak, nahiz Enric Granados, Isaac Albéniz edota Lluís Millet musikariak izan ziren. Els Quatre Gats zena eztabaidagune, afariak burutzen ziren lekua eta bartzelonako artearen zaletuen topagune bihurtu zen. Bertan artisten arte erakusketak (lehenbiziko biak Pablo Picasso margolariarenak izan ziren, 1900ko otsaila eta uztailan), literatura eta musika topaguneak, txontxongilo eta gizonen antzezlanak, etab. antolatu ziren. 1899. urtean zehar Quatre Gats aldizkariaren hamabost zenbaki argitaratu ziren.

Gaur egun jatetxe modura martxan dago, eta apaindura, argazki ugari eta antzinako grabatuak mantentzen jarraitzen du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Els Quatre Gats Aldatu lotura Wikidatan