Güell parkea

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Güell parkea (katalanez Parc Güell, izen originala Park Güell den arren), Bartzelonako iparraldean kokatutako parkea da, Turó del Carmel mendixkapean, hain zuzen ere. Parke honen berezitasunik aipagarriena bere elementu arktektoniko koloretsuak eta ausartak dira. Antoni Gaudí arkitekto katalanak eraiki zuen, modernismo katalanaren pertsonaiarik nabarmenena izan zena. 1900 eta 1914 urteen artean eraikitakoa, 1926.urtean inauguratu zen parke publiko gisa.

Parkea 17,18 hektareako azalera du (0,17 kilometro karratu). Diseinua eta estiloa argi eta garbi Gaudirenak dira, parkearen edozein txokotan ikusgarri direnak. Edozein motatako formak eta itxurak daude parkean: ondulatuak, karratuak, biribilak, geometrikoak, zuhaitz itxurako zutabeak, guzti-guztiak kolore biziz lagunduta. Hiriaren erdialdetik urrun kokatuta egoteagatik, baita mendixka baten gainean egoteagatik, parkea izugarri baketsua da.

Güell parkearen sarrera

Eduki-taula

[aldatu] Naturarekiko integrazioa

Antoni Gaudik kontuan hartu zituen lorategi-hiri ingelesak hasierako Parc Güell horren zirriborroak egiteko. Natura eta parkea batera uztartzea zen Gaudíren helbururik nagusienetarikoa. Horren erakusgarri dira, esaterako; harriz eraikitako zutabeak, baita enbor, estalaktita eta kobazulo itxurako zutabeak ere. Angulo zuzenak ez dira inon agertzen.

Parkea naturan guztiz integratua

[aldatu] Plaza nagusia

Parkearen gune nagusia tamaina handiko plaza huts batek osatzen du. Plaza honen ertzak suge itxurako banku luze bat osatzen dute, 50 metro luzerakoa. Keramika eta kristalezko pieza txikiz dago osatua, eta Josep Maria Jujol Gaudiren kolaboratzailearen lana dira. Horretarako, arkitektoaren teknikarik gogokoena erabili zen, trencadís deiturikoa. Plano originalaren arabera, plaza nagusiak antzerki greziar bat izan behar zuen.

Plaza pabimentatu gabe dago, prezipitazio-ur guztia erraztasunez batu eta kanalizatu ahal izateko. Jasotako ur guztia plazaren azpian dauden zutabetatik iragazten da, lurazpiko deposito baten biltzeko. Depositoak beharrezkoa baino ur gehiago badu, soberan dagoen ur guztia parkearen sarreran dagoen salamandratik kanporatzen da.

Plaza nagusiaren mosaikoak

[aldatu] Gela hipostiloa

Gela Hipostiloa edo Ehun Zutabetako Gelak eusten du plaza nagusia. Aipatutako gela 86 zutabek osatzen dute, eta estalagmita erraldoiez osatutako kobazulo bat dirudi. Sabaian 4 dekorazio zirkular aurki daitezke, lau urtaroen errepresentazioa direna. Hasiera baten, gela hau Gaudi sortzera zihoan urbanizaziorako merkatua izango zen.

[aldatu] Sarrera

Güell Parkea urteko egun guztietan bisita daiteke. Bertara metroz hurbil daiteke, geltokiak parketik urrun dauden arren. Vallcarca geltokitik hurbilduta, eskailera mekaniko batzuk erabil daitezke aldapa arintzeko. Horrez gain, bus urbano baita turistikoak erabili ahal dira hiriko gune turistiko guztietara joateko.

1984an, UNESCOk Gizateriaren Ondare deklaratu zuen Güell parkea. 1969tik Monumentu historiko-artistikoa zen.

[aldatu] Ikus, gainera

Parkearen elementu arkitektonikoak
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Güell parkea

Tresna pertsonalak