Ibn al-Arabi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ibn Arabi.

Abū Bakr Muhammad Ibn 'Alī Ibn al-'Arabi (arabieraz أبو بكر محمد بن علي ابن عربي الحطمي) (Murtzia, 1165eko uztailaren 28aDamasko, 1240ko azaroaren 16a[1]), Ibn Arabi, Abenarabi edo Ben Arabi izenez ezaguna, andalustar filosofo, teosofo eta mistikoa izan zen. Sufismoko maisu gorentzat jotzen da. Sevillan ikasi zituen islamaren zientziak, eta bidaia asko egin zituen al-Andalus eta Iparraldeko Afrikan, mistizismo sufiaren oinarri sendoen bila. Averroes (1126-1198) Aristotelesen ildoko filosofoarekin egon zen Kordobako hirian. Ekialdera jo zuen 1202an; Mekan bizi izan zen hasieran, eta Damaskon ondoren. Laurehun idazlanetik gora idatzi zuen. Haien artean al-Futuhat al-Makkiyah («Mekako iragarpenak») eta Fusus al-hikam («Igarleen Jakituria») dira aipagarrienak.[2]

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • al-Futuhat al-Makkiyya
  • Fusus al-Hikam
  • Kitāb Dajā'ir al-a'lāq
  • Kitāb al-tadbīrāl al-Ilāhiyya
  • Kitāb mawāqi' al-nuyūm
  • Kitāb tuhfat al-safara
  • Risālat al-Amr al-muhkam
  • Risālat al-anwār
  • Al-Diwan al-akbar
  • Taryuman al-ashwaq.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ibn al-Arabi Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Biblioteca de al-Andalus (2009), Ibn al-`Arabi al-Ta`i, 2, Almería: Fundación Ibn Tufayl de Estudios Árabes, 158. orrialdea, ISBN 978-84-934026-6-2 .
  2.   The Meccan Revelations, http://www.wdl.org/en/item/7437/. Noiz kontsultatua: 2013-07-14 .