Igor Markevitx
Wikipedia(e)tik
Igor Borisovitx Markevitx (Kiev, Ukraina, 1912 - Antibes, Okzitania, 1983) ukrainar musikagilea eta zuzendaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Bere belaunaldiko zuzendaririk onenetakotzat jotzen da. Parisko Concert Lamoureux kontzertuen zuzendari izandakoa. Espainiako irrati-telebistako eta orkestrako sortzaile eta zuzendaria izan zen, baita Montecarloko Operako orkestra nazionalekoa.
Lan aipagarriak: Rebus (1931) eta L´envol d´Icare (1933, Icaroren hegaldia) balletak; orkestrarako lanak, concerto grosso bat, oratorioak, korurako lanak, ganberako musika, ahotserako lanak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.