Iruñeko autobus geltoki zaharra

Koordenatuak: 42°49′N 1°38′W / 42.81°N 1.64°W / 42.81; -1.64
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iruñeko autobus geltoki zaharra
Iruñeko autobus geltoki zaharra 2007. urtean.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°38′W / 42.81°N 1.64°W / 42.81; -1.64
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1934ko azaroaren 17a
Arkitektura

Iruñeko autobus geltoki zaharra Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eraikin bat da. 2007an Iruñeko autobus geltoki berriak ordezkatu zuen arren, gaur egun eraikinaren barnean plaza publiko bat dago eta urtean zehar hainbat kutur jarduera, erakusketa eta erakustazoken kokalekua da.

Bestalde, erabilerarik gabe gelditu zen eremurako -taberna eta konpainietako bulegoak-, REAS Nafarroak proposatu zuen ekonomia sozial eta solidarioaren toki erreferentziala bihurtzea. Urte batzuk igaro ondoren, Iruñeko Udalak bere egin zuen proiektua, eta eragile askoren ahaleginari esker errealitate bihurtu zen, 2018an ateak ireki baitzituen Geltoki izeneko guneak.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Bigarren Zabalgunean dago, Oliveto kondearen etorbidearen 6. zenbakiko behe solairuan eta Bakearen plazaren parean. Oliveto kondearen etorbidea, Tutera kalea, Gartzia Ximenez kalea eta Yanguas Miranda kalearen artean.

Sarbide bat Oliveto kondearen etorbidetik du eta bestea Tutera kaletik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko autobus geltokia»

1934ko azaroaren 17an inauguratu zen. Iruindar eta nafar ugariren bihotzean dagoeneta oroitzapen sakon eta onak dakarzkien eraikina da, autoak urri ziren garaian, nafar eta bisitari ugariren hiribururako sarbide eta irtenbide nagusia baitzen.

2007an hurbil dagoen Iruñeko autobus geltoki berriak ordezkatu zuen eta eraikinari beste erabilera berriak eman zitzaiozkion.

Gaur egun bertan urtero eta negu eta Eguberri denboraldian izotz-lerratoki bat ipini ohi dute.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haurgunea (erdialdeko geralekua): jolasak, jokuak, kolunpioak eta 2 solairuko autobus erraldoia, bai eta kale-elementuak ere (iturriak. eserlekuak, txirrindu-aparkalekua, zaborrontziak eta babes-barandilak). 3-12 urteko haurreri zuzendua.
  • Gaztegunea (Gartzia Ximenez kaletik hurbilena dagoen geralekua): hiru metroko errokodromoa, pong pongeko hiru mahai. bi futbolin eta xake nahiz jokoanitzetan jolasteko hiru mahai, bai eta kale-elementuak ere (eserlekuak, txirrindu-aparkalekuak eta zaborrontziak). 12 urtetik gorako gaztetxoei zuzendua.
  • Gune publikoa eta aisialdi eremua (Oliveto kondearen etorbidetik hurbilena dagoen geralekua): 1.500 m2-ko azalera duen plaza publikoa eta aisialdi. atseden eta biltoki eremua, lau zuhaitz. Lau zuhaitz, 80 eserleku, 50 lorategi txiki, 8 zaborrontzi eta doaineko wifigunea ditu.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997ko Montxo Armendariz nafarrak zuzendutako Bihotz ondoko sekretuak ("Secretos del corazón") filma ospetsuko autobus geltokiaren eszena hementxe filmatu zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]