Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa
Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa (Atarrabiarra izenaz ezagunak), Iruñerriko autobusen zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da. Antzinean "Atarrabiarra" konpainia moduan existitzen bazen ere, gaur egun Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen du autobus garraioa. Gune metropolitarreko udalerri guztiak Iruñarekin elkartzen ditu 23 linea desberdinen bitartez.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
| Bidaiariak | ||
|---|---|---|
| Urtea | Bidaiariak | |
|
|
||
| 1997 | 28.811.483 | |
| 1998 | 28.760.533 | |
| 1999 | 31.675.795 | |
| 2000 | 33.699.308 | |
| 2001 | 34.212.117 | |
| 2002 | 33.961.015 | |
| 2003 | 34.944.307 | |
| 2004 | 33.372.871 | |
| 2005 | 35.706.415 | |
| 2006 | 37.354.615 | |
| 2007 | 38.470.295 | |
| 2008 | 38.518.647 | |
| 2009 | 36.927.599 | |
| 2010 | 36.591.990 | |
| 2011 | 36.449.281 | |
Iruñerriko Mankomunitatearen autobus garraioak, 88 eta 102 autobus bitarte erabiltzen ditu, eguneko momentuaren arabera. Guztira 79 autobusek dituzte mugikortasun gutxiko pertsonen sarbidea errazteko neurriak. Konpainiak erabilitako 39 autobus, artikulatuak dira. Autobusak zuriak, horiak eta berdeak dira, Iruñerriko Mankomuniatearen koloreak baitira. Geltoki kopurua 418koa da, horietatik 202 markesina edo aterpedun geltokiak. Geltoki kopurua gainera, etengabe hazten ari da Iruñerriak bizi duen hirigintza hazkundea dela eta. 2006. urtean 37 milioi bidaiari baino gehiagok bidaiatu zuten autobusetan, inoizko kopururik handiena.
- Autobusen batez besteko adina: 5,5 urte
- Sarearen luzeera: 441,21 kilometro
- Autobusek urtero eginiko kilometro kopurua: 722.360.471
[aldatu] Prezioak
2012ko urtarrilaren 2an ezarritako tarifen arabera, bidaia mota ezberdinen prezioak honakoak dira:
- Bidai arrunta: 1,20 euro
- Bonobusarekin eginiko bidaia: 0,61 euro
- C motako tarifa soziala: 0,41 euro
- B motako tarifa soziala: 0,30 euro
- A motako tarifa soziala: 0,15 euro
[aldatu] Lineak
Iruñerriko autobus zerbitzua 34 lineek osatzen dute, eguneko 24 linea eta gau zerbitzua eskaintzen duten 10 linea.
[aldatu] Eguneko lineak
| Linea | Ibilbidea | Luzapenak | Ordutegia lanegunetan (I) | Ordutegia larunbatetan (II) | Ordutegia jaiegunetan (III) | Maiztasuna (I/II/III) | Ezinduentzako zerbitzua |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Unibertsitateak | Zizur Txikia | 7:00etatik 22:00etara | 7:30etatik 22:00etara | 7:00etatik 22:00etara | 20´/ 30´/60´ | ||
| Nafarroako Gorteak - Etxabakoitz | 06:55etatik 22:15etara | 7:00etatik 22:12etara | 7:00etatik 22:15etara | 10´/12´/20´-15´ | |||
| Zirkularra mendebaldea: Erdigunea - Antsoain | 6:30etatik 22:30etara | 6:30etatik 22:30etara | 6:30etatik 22:30etara | 5´/5´/6´ | |||
| Barañain - Atarrabia | Arre - Orikain - Uharte | 6:30etatik 22:30etara | 6:30etatik 22:30etara | 6:30etatik 22:30etara | 6´/8´/12´ | ||
| Orbina 3 - Nafarroako Unibertsitatea | 06:30etatik 22:15etara | 06:30etatik 22:20etara | 06:30etatik 22:20etara | 15´/20´/20´ | |||
| Errotxapea - NUP | 6:45etatik 22:15etara | 6:30etatik 22:20etara | 6:40etatik 22:20etara | 15´/15´/20´ | |||
| Atarrabia - Txantrea - Barañain | 6:25etatik 22:30etara | 6:30etatik 22:30etara | 6:30etatik 22:30etara | 10´-12´/15´/15´ | |||
| Nafarroako Blanka plaza - Buztintxuri | 6:38etatik 22:36etara | 6:40etatik 22:30etara | 7:00etatik 22:20etara | 12´/15´/20´ | |||
| Renfe - NUP | 06:32etatik 22:36etara | 6:00etatik 22:30etara | 6:50etatik 22:30etara | 12´/15´/20´ | |||
| Beloso goiena - Orkoien | 6:30etatik 22:35etara | 7:00etatik 22:00etara | 7:00etatik 22:00etara | 30´/45´/45´ | |||
| Ezkaba - El Sario eraikina | Galaria merkataritza gunea, Mutiloa eta Berroa | 6:35etatik 22:25etara | 6:35etatik 22:15etara | 6:35etatik 22:35etara | 15´/20´/20´ | ||
| Ermitagaña - Mendillorri | 6:30etatik 22:30etara | 6:45etatik 22:30etara | 6:44etatik 22:30etara | 10´/15´/20´ | |||
| Sanduzelai - Soto Lezkairu | Landaben | 6:20etatik 21:20etara | 7:55etatik 21:30etara | 7:55etatik 21:30etara | 60´/60´/60´ | ||
| Udaletxea - Rotxapea | Artika | 6:40etatik 22:20etara | 6:40etatik 22:20etara | 6:35etatik 22:35etara | 15´/15´/30´ | ||
| Sarasate pasalekua - Zizur Nagusia - Ardoi | 6:30etatik 22:15etara | 6:30etatik 22:20etara | 6:30etatik 22:30etara | 12´-15´/20´/30´ | |||
| Aizoain - Noain - Beriain | Berriogoiti - Beriain | 6:27etatik 22:29etara | 6:28etatik 22:28etara | 6:39etatik 22:29etara | 12´/15´/20´-24´ | ||
| Artiberri - Mutiloa | 6:30etatik 22:30etara | 7:10etatik 22:30etara | 7:10etatik 22:30etara | 20´/40´/40´ | |||
| Zizur Nagusia urb. - Sarriguren | 6:30etatik 22:30etara | 06:30etatik 22:35etara | 6:40etatik 22:20etara | 12´/15´/20´ | |||
| Monte Monjardín - Barañain | 6:30etatik 22:22etara | 6:30etatik 22:15etara | 06:30etatik 22:20etara | 15´/15´/20´ | |||
| Bianako Printzea plaza - Gorraiz | Gorraiz Iparra/Negoa - Itaroa urbanizazioa | 6:40etatik 22:40etara | 6:50etatik 22:10etara | 6:50etatik 22:10etara | 20´/60´/60´ | ||
| Zirkularra ekialdea: Erdigunea - Antsoain | 6:40etatik 22:40etara | 6:30etatik 22:27etara | 6:50etatik 22:10etara | 10´/12 | |||
| Yanguas eta Miranda - Berriosuso | 6:30etatik 22:30etara | Zerbitzurik ez | Zerbitzurik ez | 60´ | |||
| San Ignazio etorbidea - Olloki | 06:30etatik 22:30etara | 07:10etatik 22:35etara | 07:10etatik 22:35etara | 60´/90´/90´ |
[aldatu] Gaueko lineak
Gaueko lineak 10 dira guztira. Igandetik ostegunera bitarte N-1 eta N-7 bitarteko lineak ibiltzen dira, 22:30 - 00:00 ordutegian. Ostiral gauetan zerbitzua zortzi lineek osatzen dute. Bataz-beste goizaldeko 04:00ak arte eskaintzen dute zerbitzua, dena den, N-8 lineak bi bidaia baino ez ditu egiten. Larunbat gauean N-9 linea gehitzen zaio ohiko zerbitzuari eta autobusak gau osoan ibiltzen dira goizeko 06:00ak bitartean.
Autobusen maiztasuna egunaren arabera aldatzen da, 60 minutu eta 15 minutu bitarteko maiztasuna eskainiz.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Iruñerriko Autobus Garraioa
| Euskal Herriko autobus garraiobidezko enpresak | ||
|---|---|---|
|
Atarrabiarra • Autocares del Zadorra • Bilbobus • Bizkaibus • DonostiBus • Encartaciones S.A. • Hermanos Arriaga • La Baztanesa • La Burundesa• La Estellesa • La Mugiroarra • La Roncalesa • La Sanguesina Veloz • La Union • Lurraldebus • Pesa • STAB • TCSA • TUVISA |
||