Agustindar Errekoletoen komentua (Iruñea)

Koordenatuak: 42°49′03″N 1°38′59″W / 42.8175°N 1.6497°W / 42.8175; -1.6497
Wikipedia, Entziklopedia askea
Agustindar Errekoletoen komentua
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Nafar bidea Nafar bidea
Iruñeko Alde Zaharra
Agustinar Errekoletoen konbentua Ate Berritik ikusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′03″N 1°38′59″W / 42.8175°N 1.6497°W / 42.8175; -1.6497
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1624
Arkitektura
ArkitektoaJuan Gómez de Mora (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-237
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0011004
237
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Agustinar Errekoletoen komentua Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen emakumezko Agustindar Errekoletoen Ordenaren komentu bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Alde Zaharran dago, Errekoleten plaza, Errekoletak kalea, Takonerako aldapa, O-ko Andre Maria plaza, Iruñeko harresia eta Atari Berriaren artean.

Nafarroako Kultura Ondasuna izendatua dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1624an Filipe II.a Espainiakoaren idazkaria zen Juan Ziriza eta Catalina de Alvaredoren bultzadaz eraiki zen, Juan Gómez de Mora Errege Eraikuntzetako Trazatzaile eta Madrilgo Udaleko Maisu Nagusia zenak diseinatu zuelarik. 2009an euren Iruñeko komunitatearen 375. urteurrena ospatu zutelarik.[1]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatxada nagusia Errekoletoen plazara begira dago, neurri handietako hiri eremua dena, Filipe II.ak sinatutako lur sailaren emate agirian zehaztu zen arabera bertan inongo eraikinek ez altxatzeko agindua eman zen. Fatxada karmeldar arkitekturan ohikoa da, hiru solairuko garaiera duen orden erraldoiko pilastrez mugatutako paramentu bat du, eta goialdean, erdigunean okulu bat duen frontoi triangeluar batek koroatzen du, frai Alberto de la Madre de Diosek Madrilgo Sorkundeko komentuan kodifikatu zuen legez.

Behe solairuan, almohadilatutako harlanduz erdi-puntuko arkuez osatutako arkupea dago, erdialdekoa gainontzekoak baina handiagoa, beste gainaldeko bi solairuetan eraikuntza material gisa adreilua erabili eta eremu ireki eta itxiak modu orekatuan banatzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]