Kale Nagusia (Iruñea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kale Nagusia
Kokapena
AuzoaAlde Zaharra
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa
Herrialdea Euskal Herria

Kale Nagusia edo Karrika Nagusia Nafarroako Iruñea hiriburuko Alde Zaharreko kale bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Saturnino kalea, Campana kalea eta Jarauta kalearen arteko elkargunean hasi, San Zernin eliza eta Kondestablearen jauregiaren gunean, eta Errekoleten plazan amaitzen da.

Jarauta kalearekiko paraleloki doa. Bere ibilbidearen erdialdera Hilarion Eslaba kalea zeharkatzen du, amaieraldera aldiz, San Lorentzo kalea eta San Frantzisko kalearen arteko elkargunea.

Kalea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kale honek merkatal izakera du. Antzinako San Zernin burgoko kale nagusia zen, eremu historiko hura punta batetik bestera zeharkatzen zuena.

Kale honetan Ezpeleta jauregia dago. Katakrak kooperatibak ere areto bat kudeatzen du kale honetan.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea