Ongintzaren estatua (Iruñea)

Koordenatuak: 42°49′N 1°39′W / 42.82°N 1.65°W / 42.82; -1.65
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ongintzaren estatua (Iruñea)
Jatorria
Sortzailea(k)Julián San Martín (en) Itzuli
Sorrera-urtea1788
Ezaugarriak
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°39′W / 42.82°N 1.65°W / 42.82; -1.65
Map

Ongintzaren estatua edota Mari Blanka Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen estatua bat da. Takonera parkean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1788an Julián San Martínek harri landuan egin zuen. Toga dotore batez jantzitako emakume gazte bat irudikatzen du, eguzkia agertzen duen armarri bati eusten diola, eta beste eskuarekin eskuen artean uso bat duen haur baten burua ukitzen duelarik. Gaztearen oinetan, kornukopia bat dago eta haren zuloetatik fruituak ateratzen dira. Izan ere, oparotasunaren adarraren irudikapen alegorikoa da eta bere ikonografia XVIII. mendearen bukaerako gustu akademizistetara egokitzen da. Haurra usoarekin agertzeak, bestalde, irudia Ongintzarekin identifikatzera eraman du.

1927an Takonera lorategian paratu zuten. Lehenago iturri moduan Gazteluko plazan egondakoa da.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea