Adoaingo Aita Estebanen monumentua

Koordenatuak: 42°50′N 1°38′W / 42.83°N 1.64°W / 42.83; -1.64
Wikipedia, Entziklopedia askea
Adoaingo Aita Estebanen monumentua
Adoaingo Aita Estebanen monumentua eskulturaren irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°50′N 1°38′W / 42.83°N 1.64°W / 42.83; -1.64
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1980
Arkitektura

Adoaingo Aita Estebanen monumentua Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eskultura bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaputxinoen Harresiez Haratagoko komentua eta San Pedro elizaren alboan dago, Arrotxapea auzoan.

Aurrez-aurreko ikuspegia.

Monumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980an Jose Ulibarrena nafar eskultoreak egin zuen, eta urte hartako urriaren 7an, Kaputxinoen elizaren plazan (Errotazar kalea, 42) paratu zen. Esteban Adoain (1828-1880) nafar misiolari kaputxinoaren omenezko monumentua da.

Harri, hormigoi eta berunez egina dago. Neurriak: Irudia: 195 cm.; Idulkia: 380 x 600 x 160 cm.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]