Itsas krokodilo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Craniata

Itsas krokodilo
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Reptilia
Goiordena: Crocodylomorpha
Ordena: Crocodylia
Familia: Crocodylidae
Generoa: Crocodylus
Espeziea: Crocodylus porosus
Schneider, 1801
Hedapen mapa

Itsas krokodiloa (Crocodylus porosus) Crocodylidae familiako narrasti-espezie bat da. Munduko krokodilo-espezierik handiena da, baita munduko narrastirik handiena ere. Asiako hego-ekialdeko eta Australiako iparraldeko eskualde zingiratsuetan bizi da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrek 600 kg eta 1.000 kg artean pisatzen dute, eta 5,5-7 m luze dira. Emeak arrak baino askoz txikiagoak dira: 2,5-3,5 m luze dira.

Ustez inoiz aurkitutako krokodilorik handiena 1957an harrapatua izan zen Queenslanden, Australian; 8,5 m luze zen, eta 1.700 kg pisatzen zuen, baina ez dago egiaztatuta. Egiaztatutako handiena 2011n harrapatu zen Filipinetan: 6,43 m eta 1.075 kg.

Itsas krokodiloak oso azkar higitzen dira uretan; 43 km/h-ko abiadura lor dezake igerian, eta isatsarekin emandako bultzakada bakar batek lau metro aurrerantz bultza dezake. Lehorrean ere aski azkarrak dira, distantzia laburretan.

Itsasoan maiz barneratzen da, eta lehorretik urruti ere ibiltzen da. Urpean oso ondo ikusten du, begiak babesten dizkion mintz bati esker.

India, Sri Lanka, Bangladesh, Indotxina, Malaysia, Filipinak, Indonesia, Ginea Berria eta Australiako ibai, aintzira, zingira eta estuarioetan bizi da, kostatik hurbil. Igerian oso ondo egiten duenez, migratu ere egin dezake, Salomon uharteetan eta Polinesia Frantsesean ere aurkitu da.

Zingirak ditu gustukoenak; han, ezkutatu eta bera baino handiagoak izan daitezkeen harrapakinei ere erasotzen die.

Lehorrean dagoenean, karniboro oportunista da, eta uretara edatera hurbiltzen diren animaliei erasotzen die. Bere baraila indartsuak erabiliz, uretara eraman eta ito egiten ditu. Sarraskia ere jaten du. Gizakiei ere erasotzen die: Bigarren Mundu Gerran, Birmanian, krokodiloek japoniar soldadu ugari ehizatu zituzten zingiretan, Ramree uhartean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itsas krokodilo Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Crocodylus porosus