Ivan Vazov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ivan Vazov.

Ivan Mintxov Vazov , bulgarieraz Иван Минчов Вазов (Sopot, egungo Vazovgrad, Otomandar Inperioa, egungo Bulgaria, 1850eko ekainaren 27a - Sofia, Bulgaria, 1921eko irailaren 22a) bulgariar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte zela Errumaniara bidali zuten ikasketak egitera, eta han iraultzaile bulgariarrekin harremanak izan zituen. 1880an, Plovdiven, egunkariak eta aldizkariak argitaratu zituen. Stefan Stamboloven agintaldian Odesara erbesteratu zen (1886-1889), eta bere maisulana, Pod igoto (1894), bulgariarrek Turkiaren mendean jasandako egoerari buruzko kontakizuna, idazten hasi zen.

Literaturako alor asko landu zituen: olerkiak, kontakizun laburrak, eleberriak, drama historikoak, etab. Oro har, Bulgariaren aldeko maitasunean eta abertzaletasunean oinarrituak dira, estilo errealistakoak, eta Bulgariako historiako pasarte ugari islatu dituztenak.

Haren beste lan aipagarri batzuk: Epopeya na zabravenite (1881-1884); Nemilinedragi (1883); Hashove (1894); Nova Zemya (1896); Svetoslav Terter (1907; Borislav (1910).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivan Vazov Aldatu lotura Wikidatan