Ivano-Frankivskeko oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ivano-Frankivskeko oblasta
Івано-Франківська область

bandera
Bandera
armarria
Map of Ukraine political simple Oblast Iwano-Frankiwsk.png
Herrialdea UkrainaUkraina
Hiriburua Ivano-Frankivsk
Eremua 13.928 km²
Biztanleria 1.383.057 (2008)
Dentsitatea 99,3 bizt / km²
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
www.rada.gov.ua


Ivano-Frankivskeko oblasta (ukraineraz: Івано-Франківська область, translit. Ivano-Frankivs’ka oblast’), Ukrainako sartaldeko oblasta da. Iparralde eta mendebaldean Lviveko oblastarekin du muga, hego-mendebaldean Transkarpatiako oblastarekin, hegoaldean Errumaniarekin, hego-ekialdean Txernivtsiko oblastarekin eta ekialdean Ternopilgo oblastarekin. 13.928 km²ko azalera du eta 2008an 1.383.057 biztanle zituen[1]. Ivano-Frankivsk hiria da oblastaren zentro administratiboa. Galitzia eskualde historikoaren zati da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru paisaia-mota bereiz ditzakegu: Karpatoak, Aurrekarpatoak eta lautadak. Karpatoek, probintziako hegoalde eta sartaldean hedatzen direnak, oblast honetako eremuaren erdia hartzen dute, bi mendigune nagusirekin: Gorgany (mendi gorena Syvulia, 1.818 m) eta Txornohora (gailur gorena Hoverla, 2.061 m). Dniester ibaiak bere bidea egiten du probintzian barna. Beste ibai batzuk hauexek dira: Prut, Txeremox eta Bystrytsia. Basoak ugariak dira, Aurrekarpatoetan batez ere, eta lurraldearen herena inguru estaltzen dute.

Klima kontinental hezea da. Udak fresko samarrak badira ere, neguak ez dira gogorrak. Ekaineko batezbesteko tenperatura 18 Â°C da (12–16 Â°C mendiguneetan) eta urtarrileko batezbestekoa −4 Â°C (−6 Â°C mendialdean). Urteko pilatutako prezipitazioa 650 mm eta 1550 mm (mendialdean) artekoa izaten da.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ivano-Frankivskeko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2])

Probintziaren antolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamalau raion edo barrutik osatzen dute oblasta. Bestetik, bost hiri (Bolekhiv, Kalux, Kolomyia, Jaremtxe, eta hiriburua den Ivano-Frankivsk) gobernuaren administrazioaren menpe daude zuzenean.

Ivano-Frankivskeko oblastaren raionak eta berauen hiriburuak
Raions of the Ivano-Frankivsk Oblast
 
Ukraineraz Zentru administratiboa
Bohorodchanyko raiona Богородчанський район Bohorodchany
Dolynako raiona Долинський район Dolyna
Halytxko raiona Галицький район Halytx
Horodenkako raiona Городенківський район Horodenka
Kaluxko raiona Калуський район Kalux
Kolomyiako raiona Коломийський район Kolomyia
Kosivko raiona Косівський район Kosiv
Nadvirnako raiona Надвірнянський район Nadvirna
Rohatynko raion Рогатинський район Rohatyn
Rozhniativeko raiona Рожнятівський район Rozhniativ
Sniatyngo raiona Снятинський район Sniatyn
Tlumatxeko raiona Тлумацький район Tlumatx
Tysmenytsiako raiona Тисменицький район Tysmenytsia
Verkhovynako raiona Верховинський район Verkhovyna

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ivano-Frankivskeko oblasta Aldatu lotura Wikidatan