Jafet
Wikipedia(e)tik
Jafet (hebreeraz יפת, Yapheth, grezieraz Ἰάφεθ, turkieraz Yafes, Iapheth, Latinez Iafeth edo Iapetus, Arabieraz يافث) Noeren hirugarren semea izan zen, Sem eta Camen anaia. Genesi liburuaren arabera, zintzo jokatu zen aitarekin, eta bedeinkapena jaso zuen harengandik. Seme-alaba ugari izan zituen eta lurralde askotara zabaldu zen haren arraza. Genesian agertzen den zerrenda etnikoari jarraiki, Europako herrien eta arrazen aita da Jafet.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.