Nikolai Marr
Nikolai Iakovlevitx Marr (Kutaisi, Georgia, 1865 - San Petersburgo, Sobietar Batasuna, 1934) georgiar hizkuntzalari, arkeologo eta etnografoa izan zen.
Biografia [aldatu]
1900etik aurrera San Petersburgoko Unibertsitateko irakasle izan zen. Kaukaso aldeko hizkuntzak aztertu zituen. Georgia eta Armeniako literatura-argitalpenak egin zituen, eta Kaukasoko hizkuntzen eta euskararen artean lotura bilatzen ahalegindu zen.
1924tik aurrera, hizkuntzen teoria monogenetiko deritzona proposatu zuen: hizkuntza guztiak bakar batetik datozela, hizkuntza bakoitzaren bilakaera gizartearen egitura sozioekonomikoaren ondorioa dela, eta bilakaera horrek nazio-gertaerekin baino gizartearen klase-banaketarekin zerikusi handiagoa duela dioen teoria, hain zuzen. Teoria hori, hizkuntzalaritza eta marxismoa uztartzen dituena, izan zen hizkuntzalaritza-teoria ofiziala Sobietar Batasunean, 1950ean Stalinek gaitzetsi zuen arte.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
