James Larkin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
James Larkin
James Larkin
James Larkin sindikalariaren estatua Dublingo O'Connell Street kalean.
Datu pertsonalak
Izen osoa James Larkin
Ezizena Big Jim
("Jim Handia")
Jaio 1876ko urtarrilaren 21a
Ingalaterra Liverpool (Ingalaterra)
Hil 1947ko urtarrilaren 30a
(72 urte)
Irlandako Errepublika Dublin (Irlanda)

James Big Jim Larkin, irlanderaz Séamas Ó Lorcáin (1876ko urtarrilaren 21a, Liverpool - 1947ko urtarrilaren 30a, Dublin) irlandar sindikalista eta sozialista bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Ingalaterrako Liverpool hirian jaioa izan, bere gurasoak jatorriz Armagh konderrikoak ziren. Gerora familia osoa Irlandako Down konderriko Burren udalerriko etxalde txiki batetara lekualdatu zen. Txiro eta estutasun ekonomiko larri baten erdian hazi zen, haurra zelarik justuko heziketa jaso eta berahala lanean hasi zen, oraindik haurra zelarik lanbide ugaritan jardun zuen, azkenik sozialismoaren pentsamoldeak erakarri zuelarik.

1905. urterako jada buruzagi sindikalaria zen. 1907an Belfast hirira joan eta han Irish Transport and General Workers' Union ("Irlandar Garraiolari eta Langileen Sindikatua") sindikatu boteretsua, Irlandako Alderdi Laborista eta ondoren Workers' Union of Ireland ("Irlandako Langileen Batasuna") sindikatua sortu zituen.

Halere dublindarren oroimen kolektiboan aski nabarmendua gelditu zen 1913ko Dublingo greba ospetsu eta erraldoian paper garrantzitsua jokatu zuen, bertan sekulako kale istiluak jazo ziren, oraindik gaur egun ere Dublingo historiako pasarte garrantsitsuenetako bat bezala oroitua delarik. Gertakari hartan Big Jim ("Jim Handi") ezizena beraganatu zuen.

1913-1924 bitartean Ameriketako Estatu Batuetan egon zen. Han Estatu Batuetako Alderdi Sozialistako kide egin eta nazioarteko mugimendu sindikalistan buru belarri sartu zen. Sobietar Batasunarekiko atxikimendua agertu eta Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak anarkista kriminal bat izatea leporatuta Sing Sing espetxean 5-10 urtez espetxeratua izatera zigortu zuen. 1923an barkamena eman, kaleratu eta atzerriratzea behartu zuten.

Irlandara itzultzean komunismoaren inguruko ekintzailea bilakatu eta Anglo-Irlandar Itunaren aurkako IRAko ekintzaile espetxeratuak aske uzteko diru laguntzak leskatzeko hainbat kanpaina burutu zituen.

Irlandako Alderdi Laborista ordezkatuz ere Dáil Éireann legebiltzarreko biltzarkidea ere izan zen. Gaur egun O'Connell Street kalean dauden irlandar ospetsuen estatua ugarietako bat bera irudikatzen duena da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Larkin Aldatu lotura Wikidatan