Joan II.a Portugalgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:03, 21 apirila 2015

Txantiloi:Agintari infotaula Joanes II.a Portugalgoa (Lisboa, 1455eko martxoaren 3a - Alvor, Portimão, 1495eko urriaren 25a), Bikaina izengoitiz, Portugalgo erregea izan zen 1481-1495 urteetan. Alfontso V.aren semea zen. Aitonen semeen aurka borrokatu zen. Haren erreinaldian gainditu zuen Bartolomeu Dias itsasgizon portugaldarrak Itxaropen Oneko lurmuturra (1487) eta berak izenpetu zuen Tordesillasko hitzarmena 1494an, mundu berria Espainia eta Portugalgo koroen artean banatzeko akordioa berretsi zuen ituna.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan II.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan