Sebastian I.a Portugalgoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sebastian I.a Portugalgoa
Sebastian I.a Portugalgoa

Portugalgo erregea
1557ko ekainak 11 – 1578ko abuztuak 4
Aurrekoa Joanes III.a Portugalgoa
Ondorengoa Henrike I.a Portugalgoa

Jaiotza 1554ko urtarrilaren 20a
Lisboa
Heriotza 1578ko abuztuaren 4a
Ksar el-Kebir
Senideak Aita: Joan Manuel Portugalgoa
Joana Austriakoa
Erlijioa Katolizismoa
Armoires portugal 1481.svg

Sebastian I.a Portugalgoa (portugesez Sebastião I de Portugal) (Lisboa, 1554ko urtarrilaren 20a - Ksar el-Kebir, 1578ko abuztuaren 4a) 1557-1578 bitartean Portugalgo erregea izan zen.

Joan III.aren biloba eta ondorengoa izan zen. Hiru urte zituela egin zuten errege, jesuitek hezi zuten eta Iparraldeko Afrikako musulmanak menderatuko zituen Kristoren kapitain nagusitzat ikusi zuen bere burua gaztetandik. Amona, Katalina Austriakoa, eta aitonaren anaia, Henrike kardinala, izan zituen gidari eta erregeorde. 1574an egin zuen lehen gudualdia Marokon eta 1578an lehorreratu zen Larachetik hurbil, hamabost mila soldadu zituen armada bateko buru. Guztiz xehakatu zituzten Abd al-Malik buruzagi arabiarrak gidaturiko gudariek, eta Sebastian bera hil zuten gudu hartan.

1580an Filipe II.a Espainiakoa Portugalez jabetu ondoren, Sebastian erregea Portugal askatzeko piztu zelako berria zabaldu zen bazter oro, eta haren nortasuna hartu zuten lau gizon atxilotu eta hil zituzten 1584-1598 urteetan. Portugalgo nazionalismoaren sinbolo bihurtu zen Sebastian erregea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastian I.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan