José de Urrutia y de las Casas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau militar zallarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Urrutia.
Urrutia jenerala Francisco Goyaren margo batean.

José de Urrutia y de las Casas (Zalla, 1739ko azaroaren 19a - Madril, 1803ko martxoaren 1a) militar eta ingeniari bizkaitarra izan zen.

Lehenengo ikasketak Balmasedan egin ostean, Bartzelonara joan zen hango akademia militar batean matematika ikastera. 1755ean Espainiako armadan sartu zen, Fernando VI.a erregearen garaia zelarik. Hiri espainiar batzuetan ibili ondoren, 1764an gaur egungo Mexiko aldera abiatu zen, han sei urte emanez.

Penintsulan bueltan, leku batetik bestera joan zen hala zeregin zibil nola militarretan, eta Europan barna ere ibili zen politikari eta diplomatiko moduan.

Nafarroan armada frantziarra borrokatu zituen Erronkariko ibarrean, bai eta garaile atera ere, Konbentzio Gerra izenekoan, eta hortik Katalunia aldera jarraitu zion borrokari. 1797an jeneral izendatu zuten, eta ibilbide guztian zehar hainbat kargu eta ohore jaso zuen.