Zalla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zalla

 Bizkaia
Zallaren ikuspegia.
Zallaren ikuspegia.
Zallako bandera

Zallako armarria

Izen ofiziala Zalla
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Enkarterri
Alkatea Javier Portillo Berasaluze (Zalla Bai)
Herritarra zalla(ta)r, zalluco, -a, sorgin / brujo, -a
Koordenatuak 43°12′56″N 3°7′54″W / 43.21556°N 3.13167°W / 43.21556; -3.13167Koordenatuak: 43°12′56″N 3°7′54″W / 43.21556°N 3.13167°W / 43.21556; -3.13167

Bizkaia municipalities zalla.PNG

Eremua 31,03 km2
Garaiera 96 m
Distantzia 24 km Bilbora
Posta kodea 48860
Biztanleria 8.453 bizt. (2013)
Dentsitatea 272,41 bizt./km²
Sorrera XII. mendea
http://www.zalla.org

Zalla Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdeko jendetsuenetan bigarrena, 8.453 biztanle baititu. Bilbotik 24 kilometro mendebaldera dago.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren ikuspegia

Zalla Salcedo haranean kokatzen da, haranaren ertzetan Artegi, La Cabaña, Basoaga, Espaldaseca, Rioya eta Ilso mendiak daude. Zallak Sopuertarekin egiten du muga iparraldean, Balmasedarekin mendebaldean, Burgos probintziarekin hegoaldean, Gordexolarekin hego-ekialdean, eta Gueñes udalerriarekin ekialdean.

Kadagua ibaiak harana bitan banatzen du, alde bakoitzaren ertzetan, esan bezala, mendi nahiko altuak daude, 1.000 metro artekoak. Haranaren eta mendien arteko altuera alde handia dela eta, malda handiak daude mendietatik haranera.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zalla udalerria bost barrutik edo kuadrilek osatzen dute. Udalerriaren erdigunea eta herritar gehien dituena Mimetiz da (2011ko datuak):

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfonso I.a errege asturiarraren garaietan (VII. mendean), enkarterriko eskualdearen birpopulatze-prozesuari ekin zitzaion. Birpopulatze-prozesu hartan, Karrantza eta Sopuerta udalerriak ere aipatzen dira. XII. mendean udalerria sortu eta San Migel Eliza eraiki zen. Behe Erdi Aroko bandoen gerraren borroken lekuko izan zen eliza.

1630. eta 1640. urteen artean Zalla Bizkaiko jaurerrira batu zen. Herriaren jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza zen, gehienbat artoaren landaketa. Horrez gain, basogintza ere garatu zen egur-ikatza ekoizteko. Bizkaiko beste eskualde batzuetan bezala, burdinolek garrantzi handia izan zuten, siderurgiaren hastapenetan hainbat ustiapen-gune eratu ziren ibaien ertzetan. Merkataritzari dagokionez, Balmasedak garrantzi handia izan zuen,, Erdi Arotik bidegurutze nabarmena baitzen.

XIX. mendetik aurrera Bilbo Handiak bizi izandako hazkunde ekonomiko handiari aurre egin ezinik, errota eta burdinola gehienek ateak itxi zituzten Bilbo Handiko industriekin lehiatu ezinean. Gainbehera horrekin batera bestelako industria garatu zen, gehienbat papergintza. Industria berri horretako enpresa batzuk "Papelera del Cadagua", "Sociedad Eléctrica Urrutia" eta "Fábrica de Papel de Fumar" izan ziren.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zallako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.095 2.126 2.776 3.308 3.828 3.833 4.229 5.025 5.615 7.125 7.307 7.857 8.010

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zallako udaletxea.
Zallako alkateak 1979tik
2011 Javier Portillo Berasaluze (Aralar)
2007 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
2003 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
1999 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
1995 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
1991 Leandro Capetillo Larrinaga (EAJ)
1987 José María Gómez Basaguren (EAJ)
1983 José Miguel Ochoa Peña (EAJ)
1979 José Miguel Ochoa Peña (EAJ)

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeetan, sei zerrenda aurkeztu ziren Zallan: Aralar, Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra, Bildu, Alderdi Popularra eta Ezker Batua-Berdeak. Aralarrek bere zerrenda utzi zion parte hartzerik izan ez zuen Zalla Bai hautagaitzari. Hauek izan ziren emaitzak

  • Aralar: 2.326 boto (7 zinegotzi)
  • EAJ: 1.632 boto (4 zinegotzi)
  • PSE-EE: 592 boto (zinegotzi bat)
  • Bildu: 507 boto (zinegotzi bat)
  • PP: 151 boto (ordezkaritzarik ez)
  • EB-B: 31 boto (ordezkaritzarik ez)

Abstentzioa % 19,31 izan zen, 74 boto baliogabe eta 70 boto zuri egon ziren. Emaitza haien ondoren, Aralarreko zerrendetan zihoan Javier Portillo Berasaluze independentea izendatu zuten Zallako alkate, erabateko gehiengoz.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai Lorak da Zallako euskal dantzetako taldea, 1965ean sortua.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zallako jai garrantzitsuena Gangas eguna da (urriko lehen astelehena, lehenengo igandearen ondorengoa). Auzo bakoitzak ere badu bere jaia, urteko beste egun batzuetan. Horrez gain, udalak errege magoak, Olentzero, aratusteak eta bestelako jaialdi eta ospakizunak antolatzen ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feve tren konpainiak udalerri honetan sei geltoki ditu:

Zallar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose de Urrutiaren margolana, Francisco de Goyak egindakoa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zalla Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa