Jose Eizagirre Aiestaran

Wikipedia(e)tik
(Jose Eizagirre (idazlea)tik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Eizagirre Aiestaran
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Eizagirre Aiestaran
Jaio 1881eko otsailaren 4a
Tolosa (Gipuzkoa)
Hil 1948ko urtarrilaren 23a
Donibane Lohizune (Lapurdi)

Jose Eizagirre Aiestaran (Tolosa, Gipuzkoa, 1881eko otsailaren 4a - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1948ko urtarrilaren 23a) euskal idazlea izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Bizitza

Zuzenbide-ikasketak Oñatin zein Madrilen egin zituen. EAJren militantea izanik, alderdi barruan askotariko karguak bete zituen, besteak beste, diputatu aritu zen 1918an eta II. Errepublikaren lehenengo legealdian, 1931n, Espainiako Madrilgo Parlamentuan.

1937an, Gerra Zibilean, Euzkadiko Epaitegi Militar Goreneko lehendakaria izan zen. Gerra galdu eta gero, Lapurdira ihes egin zuen; bertan kultura arloan nahiko aktiboa izan zen: Euskaltzaleen Biltzarrean eta Gernika Institutuan hartu zuen parte.

[aldatu] Obra

Literatura arloan, euskal hedabide batzuetan kolaboratu zuen, esaterako Euzkadi eta Euskal Esnalea aldizkarietan. Gure Herria, Euskalerriaren alde, Yakintza eta Gernika aldizkarietan ere idatzi zuen.

Antzerki-munduarekin oso interesatuta zegoen- eta operarako libreto bat idatzi zuen, Basotarrak (1913).

1948. urtean erbestean argitaratu zen bigarren euskal nobela argitaratu zuen Buenos Aireseko Ekin argitaletxean, Ekaitzpean; liburu horretan, gerraren hasiera kontatzen du euskal baserritar baten ikuspuntutik. Haren estiloa kostunbrismoz eta Txomin Agirreren eraginaz kutsatuta baldin badago ere, berrikuntza batzuk erakusten ditu; esaterako, errealitate gordina azaltzeko gogo xumea edota pertsonaien manikeismoa gainditzeko asmoa. Modu batez nobelagintza modernoaren lehenengo ezaugarriak ikus daitezke nobela horretan.

Eusko Ikaskuntzako kide izan zen, eta hitzaldi asko eman zituen han eta hemen euskarari eta euskal literaturari buruz.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Nobela

[aldatu] Antzerki

[aldatu] Bibliografia

[aldatu] Kanpo-loturak


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak