Joseba Zubimendi
Wikipedia(e)tik
Joseba Zubimendi Martiarena (Donostia, Gipuzkoa, 1898ko martxoaren 12a - Kanbo, Lapurdi, 1939ko irailaren 29a) hainbeste arlotan aritu zen euskaltzalea izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Donostian jaioa, Gernikako bonbardaketaren lekukoa izan zen, Eusko Gudarosteko komendantea zelako; sarraskia Euzko Enda aldizkarian deskribatu zuen. Hego Euskal Herria utzi behar izan zuen; harrezkero Kanbon bizi izan zen eta bertako hilerrian ehortzi zuten.
Kantari, itzultzaile, kazetari, irrati esatari, poeta eta antzerkigile aritu zen. Lapurdin bizi zela Euskara-frantsesa-espainiera hiztegia idazteari ekin zion[1].
[aldatu] Lanak
[aldatu] Poesia
- Zumalakarregi: edestiari buruz zortzi bertso-salletan eratutako poematxoa (1935, Arreta)
- Aberri-Oyuak (1932)
[aldatu] Antzerkia
[aldatu] Kronika
- Bertsolari guduak 1935-36 (1936)
- Bertso minez (2002, Alberdania)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010; 14-15.or.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Joseba Zubimendi Auñamendin, Bidegileak bildumako liburuxka barne.
- (Euskaraz) Joseba Zubimendiren biografia
- (Euskaraz) Joseba Zubimendi Alberdanian