Joseph Fouché

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joseph Fouché.

Joseph Fouché (Paimboeuf, Frantzia, 1759 - Trieste, 1820) frantses politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oratoriako ikasle eta ondoren irakasle izan zen; 1789an iraultzarekin bat egin zuen. Konbentzioan hautetsia izan zen (1792), La Montagneko diputatuekin batera eta erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen. Lyongo federalisten eta erregezaleen matxinada zapaltzera bidali zuten, Izu Handia antolatu zuen, eta Lyongo metrailatzaile izengoitia jarri zion jendeak. Gizon zitala zen, Iraultzaren ondorengo II. uteko Thermidor-eko kolpea (1794ko uztailaren 27a) bultzatu zutenetakoa; hala ere Thermidoreko Konbentziotik baztertua izan zen, atxilotua eta ondoren amnistiatua.

Barrasi esker Poliziako ministro izendatu zutelarik (1799), Brumairearen 18ko estatu-kolpea prestatzeko, Bonaparteren esku jarri zuen Frantzia osoan antolatu zuen espioi sarea. Talleyrandek Otrantoko duke (1809) eta probintzia iliriarretako gobernari izendatu zuen.

Poliziako ministro izan zen Ehun Egunetan, behin-behineko gobernukide izendatu zuten Waterlooko guduaren ondoren eta Borboien itzulera prestatu zuen. Poliziako ministro izan zen berriro eta Dresden (1815) enbaxadore izendatu zuten. 1816ko legearen ondorioz, erregea hil zutenen artekotzat zigorturik, Pragan eta Linzen egon zen, eta austriar egin zen; azkenean Triestera erretiratu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Fouché Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]